Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Plan Orokorraren tramitazioan aurrera egiteko lankidetza berretsi du eta Udal gobernuari lanketa ez geldiaraztera animatzen du
Urtebete igaro da Hondarribiko Udalak Plan Orokorraren hasierako onarpena erabaki zuenetik. Urrats garrantzitsua izan zen, besteak beste, etxebizitza eraikitzeko, aparkalekuaren arazoa konpontzeko eta kultura- eta kirol-espazio berriak ahalbidetzen zituelako. Azken finean, hondarribitarren beharrei erantzuten zien plana. Urtebete geroago, ez dakigu zer gertatu den plan horrekin.HAPOak Hondarribiko ekonomia dibertsifikatzearen aldeko apustu garbia ere jasotzen zuen. Gaintxurizketan industria-garapenerako edo industriari lotutako zerbitzuetarako eremu berri bat gaitu zuen, eta Zubietan Teknologia-campus baterako atea ireki zuen. EAJak oso argi dauka dibertsifikazio ekonomiko horren aldeko apustua, eta horrela jasotzen zen duela urtebete onartu zen HAPOan, berrikuntzarako eta enplegua sortzeko aukera berriak eskainiz. Duela urtebete zumeak eta oinarri nahikoa zeuden etorkizun ilusionagarri bat prestatzeko. Urtebete geroago ez dakigu zer gertatu den plan horrekin.
Urtebete igaro da eta udal gobernu berriak ez du argitu zer egingo duen. EAJak argi esan du orain arte HAPOa garatzen laguntzeko prest dagoela, hiriarentzat beharrezkoa delako. Abotsanitz eta EH Bilduren gobernuak Plan Orokorra mantendu edo aldatu nahi badu, esan eta egin egin behar du. Orain "gobernua" dira, eta erabakiak eta erantzukizunak hartzea dagokie. Alferrik da geldiaraztea eta isiltzea.
Baina orain arte, Abotsanitz eta EH Bilduren udal gobernua ez da gainerako udal taldeekin harremanetan jarri HAPOaren prozesuan lan egiteko. Eta benetan, HAPOaren izapidetze- erritmoak kezkatzen gaitu.
Campus Teknologikoaren garapena Hondarribian
Aukera historikoa dugu gure esku: Gipuzkoako Parke Teknologikoa handitzea Hondarribian. Baina premiazkoa da HAPOren izapidetze-prozesuan aurrera egitea eta urratsak ematea. Hala adierazi dute behin baino gehiagotan garapen horren aldeko apustua egin duten erakundeek: HAPOren onarpenaren araberakoa da aurrerapena. Miramongo Parke Teknologikoa handitzeko beharra premiazkoa da. Aukera hau gal dezakegu udal gobernuaren erabaki faltagatik?
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31