Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
San Miguel auzoan aparkaleku berri bat eraikitzeko proposamena txertatzea proposatuko dugu PMUSean
Irunen, aparkalekuen arazoa orokorra da, gaurkotasunekoa eta urteak konpondu gabe daramatzana. Udalak 2023an egindako auzoen azterketak ere azpimarratzen duen arazoa da hau gainera. Ondorioz, EAJ-PNVtik denbora daramagu profesionalekin eta herritarrekin lanean, egoera honi erantzun egokia eman ahal izateko, eta era berean, eremu eta auzo kaltetuenetan ekimenak proposatu ahal izateko, hala nola, Larreaundin, Artian edo San Migelen.Urteotan, hainbat proposamen egin ditugu: lur gaineko aparkaleku berriak eta baita lurpekoak ere. Azkena, Larreaundiko Eguzkitza eskolako patioaren azpian. Proposamen hau, Larreaundiko Auzo Elkartearekin eta Eguzkitzako Ikastetxearekin elkarbanatu eta adostu genuen. Halaber, aurreko aurrekontu negoziaketan Udal Gobernuari aurkeztu eta berarekin ere adostu genuen. Aipatutako kokapenez gain, Dunboa inguruaz ere aritu ginen bilera horretan gobernuarekin, bere garaian proposatu zen ideia horri berriro ekin eta aparkaleku bat eraikitzeko aukera aztertzea adostuz. Artiaren kasuan, 2026rako Belartzako aparkalekua erabilgarria izatea espero dugu.
Hala ere, eta lehen aipatu bezala, bada kaltetutako beste auzo ba. Laster, gainera, kalte handiagoa izango duena, bertan lur gaineko 172 aparkaleku kentzea aurreikusten baita, PMUSak adierazten duen bezala. Auzo hau, San Migel auzoa da. Hemendik ez askora, 1.200 etxebizitza berri eta 2.500 egoiliar berri izango dituen auzoa da hau. Egun jada bizilagunek bizi dituzten beharrak areagotuko dituen errealitatea.
Gaur egun, Adifek gainazalean 150 plaza eraikitzea aurreikusten du geltoki berrira hurbiltzen diren tren eta autobus erabiltzaileentzat. Horregatik, EAJ-PNVtik duela hilabete batzuk, aukera bakar hau aprobetxatzea proposatu genuen. Hala, San Migel auzoko eta inguruetako bizilagunei beren eguneroko arazoari behin betiko irtenbidea emanez. Hau horrela izanik, Adifen eskaintza zabaltzea proposatu du gure taldeak, 150 plazako lurpeko aparkaleku baten bidez, hilean 32 €-ko prezio murriztua izango lukeena. Auzoari zerbitzua emango liokeena, kaleak arinduko lituzkeena eta hiriari eta bertako pertsonei ongizate handiagoa eskainiko liekeena. Proposamen hau, laster aurkeztuko dugu berriro, oraingoan PMUSean atxikitu dadin, beharrezko ekimen gisa.
EAJ-PNVtik uste dugu, gainera, aparkaleku hau Adifek eraiki beharko lukeela. Iruni eta Irungo herritar guztiei zor digulako, hamarkada askotan gure hiria bitan banatu duelako, eta bizilagun askoren egunerokotasuna nahastu duelako. Adifek zor historiko eta ordaingabea du Irunekin, eta ez da soilik 500.000 m2 inguruko lurzorua okupatzeagatik (hiri handien arteko batez bestekoaren oso gainetik), baizik eta bizilagunek urtero jasan behar izan duten zarata iraunkor eta gogaikarriengatik, utzita eta erabilerarik gabe dauden trenbideengatik eta baita inguruan dauden hondatutako pabiloi guztiengatik ere. San Miguel ezin da irtenbiderik gabe geratu.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31