Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oiartzungo EAJ-PNV pozik dago Udal Gobernua 20 urte geroago konturatu delako egungo aparkaleku sistema bideraezina dela
Aurreko apirilaren 24ean Oiartzungo Udaleko ohiko batzarra egin zen. Bertan, mugikortasun plana onartu zen. Janire Mitxelenak Oiartzungo EAJ-PNV zinegotzi taldearen izenean hitz egin zuen, behin hitza hartuta, gure taldeak planari baiezkoa emango dio.Pozten gaitu plan honetan agertzen diren puntuak irakurtzea, adibidez: “ibilgailuei ez zaiela derrigor bermatu behar aparkatzeko doako tokia”. Pozten gaitu 20 urte ondoren begiak ireki izana.
Aldi berean, pena ematen digu galdu dugun denbora. Bere momentuan, TAO ipintzeko apustua egin zenean, ia egunero TAO makinak erreta agertzen ziren eta beste hainbat egoera bizi izan ziren hartutako erabaki ausart hori boikoteatzeko. Ezker Abertzalea gobernura iritsi zenean, populismoa eta boikota erabiliz, TAO sistema kendu egin zuen eta gaur egun daukagun 1,5 orduko doakotasun sistema ipini zuen abian. Beraz, onartzea gaur egungo egoera ez dela jasangarria eta garai hartan zegoen gobernuak etorkizunerako izan zuen begirada ez zela horren desegokia edo txarra irakurtzeak pozten gaitu.
20 urte itxaron behar izan ditugu begirada zabaltzeko. Zalantzak ere sortzen zaizkigu, plan hau onartzea eta plan honek herrian izango dituen aldaketak onartzea ez da zaila. Baina, indarrean nola jarriko den, mantendu eta bereziki momentuan behar diren neurri zuzentzaile horiek benetan bere horretan nola jarriko diren martxan eta gauzatuko diren zalantzak sortzen dizkigu. Hala ere, plana onartuko dugu, beharrezkoa delako, nahiz eta adierazi duguna falta zaigun. Gu leialak izango gara bai herriari eta baita erakundeari ere.
Beste aldetik, Palestina Erantzukizuna Elkartearen Palestinaren aldeko mozioa bozkatu zen. EAJko bozeramaileak adierazi zuen, gu abstenitu egingo gara. Gure ustez, aurkeztu den testuan azkeneko eskalada falta da. Ez gaude Israelek egiten hari den eraso in diskriminatuarekin ados, inondik inora ere. Eta bai esan nahi dugula gerra ez dela palestinarren aurkakoa, nahiz eta beraiek jasaten duten, gerra Hamasen aurka dela, Zisjordanian ez dago gerrarik Hamas ez dagoelako.
Azkenik, EHBildu eta EAJ-PNV udal-taldeek adierazpen askatasunaren aldeko mozioa onartu zuten.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31