Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio aurreko Hondarribiko Udal gobernuari, EAJak zuzen jokatu zuela Gabarrari beilatokiari dagokionez
Abotsanitz eta EH Bilduren gobernuak giltzapean du epai hau eta informazio garrantzitsua ezkutatzen die hondarribitarrei"Ezkutuko interesak", "eskandalu urbanistikoa", "justiziari desafioa" bezalako akusazioak egin ziren, eta gaur egun norbaitek azaldu beharko lituzke
Hondarribiko Udalak, Auzitegi Gorenaren 2024ko martxoaren 13ko epai bat jaso du. Bertan, Auzitegi Gorenak onartzen du Hondarribiko Udalak (EAJ) Gabarrari beilatokia eraikitzeko obra-lizentzia behar bezala eman zuela.
Auzitegi Gorenaren epai horretan ezetsi egiten dira Gabarrari beilatokia eraikitzearen aurka jarritako errekurtsoak. Harritu egiten gaitu, Abotsanitz eta EH Bilduren udal gobernuak hainbeste aipatzen duen gardentasunaren izenean, jasotako epaiaren berri herritarrei eman ez izana. Interesatzen zaiona bakarrik komunikatzen duen gobernu batek ezin du gardena izateaz harrotu. Are gutxiago talde politiko horiek gai hau erabili zutenean faltsukeriak eta salaketa larriak egiteko.
Apirilaren 25eko osoko bilkuran Alkateak gainerako taldeei eskatu zien "zintzotasun politikoaren" izenean, Alkateari eta Abotsanitzi exijitzen diegu barkamena eska dezatela jendaurrean, aurreko legealdian EAJ-PNV udal-taldearen aurka esandakoengatik. Zortzi urtez oposizioan izan zuen jarrerak giro sozial nahasia sortu zuen hirian. Egiari muzin eginez eta informazioa manipulatuz errealitate bat desitxuratzea lortu zuten, baina denborak bakoitza bere lekuan jartzen ari du dagoeneko.
"Ezkutuko interesak", "eskandalu urbanistikoa", "justiziari desafioa" izan zirela salatzea oso hitz lodiak izan ziren, eta gaur egun norbaitek azaldu beharko lituzke.
Orain ezagutu dugun Auzitegi Gorenaren epaiak berretsi egiten du Hondarribiko Udalak beilatokia eraikitzeko baimena izapidetzean izandako jarduketa egokia. Hondarribiko EAJren udal gobernua ez zen beilatokiaren jardueraren sustatzailea izan. Txosten teknikoetan oinarritutako administrazio-baimena behar bezala izapidetu besterik ez zuen egin.
Hondarribitarrek eskubidea dute gai honetan gertatu zenaren egia jakiteko, eta Udal Gobernuak hori kontatu behar du, besteak beste, bere talde politikoak (Abotsanitz eta EH Bildu) direlako aurreko kudeatzaileekiko mesfidantza giroa sortu zutenak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31