Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Gipuzkoarako zaintza eredu berri batekiko konpromisoa berretsi du
Anton Elosegik Foru Gobernuak plaza berrien sorrerarako eginiko aurrerapena azpimarratu du, etxeko arretari lehentasuna ematen dionaAnton Elosegik, EAJ-PNVko batzarkideak, Gipuzkoako adinekoentzako egoitzen plaza kopurua handitzeko jeltzaleen konpromisoa berretsi du gaurkoan. Aldi berean, Elosegik zahartze demografikoa Lurraldearen erronka nagusienetakoa dela azpimarratu du.
“Gure zaintza ereduak begirunea eduki behar du, horretarako hainbat politika martxan jarriz eta gure adinekoen beharrak asetu behar ditu. Honetarako, Gipuzkoak duen zaintza eredua pertsonak beraien etxean ahalik eta denbora gehien artatzea du helburu bezala”, adierazi du Elosegik.
EAJ-PNVk alor horretan egindako aurrerapenak ere aipatu ditu batzarkideak. Halaber, 2025erako EAEko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaren konpromisoa nabarmendu du, Gipuzkoako egoitza-plazak 5000 izatera igotzeko. Ildo beretik, Foru gobernuak plaza berriak sortzeko egindako ahalegina mahaigaineratu du, Adinberriren Pasaiako egoitzako 124 plazak kasu.
Etorkizuneko proiektuei dagokienez, Elosegik adierazi du berriki onartutako Irungo Arbes egoitzaren proiektua eta Elgoibarko Errezabal egoitzarena, datorren ikasturterako obren hasierak planifikatuta dituztenak.
“Ongizatearen familia-eredu batetik zaintzaren gizarte-antolamenduko eredu propio batera igarotzea beharrezkoa da. Lidergo publikotik, beste sektore batzuekiko lankidetzatik eta erantzunkidetasunetik abiatuta, zaintzak desfamilizatuz eta desfeminizatuz”, azpimarratu du Elosegik.
Erabiltzaileei arreta komunitarioa errazteko EAJ-PNVk babestutako akordioak hainbat puntu jasotzen ditu, besteak beste, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen 2030erako Maparen onarpena bizkortzea, bai eta egoitza berrien obren hasiera bizkortzea ere, lurralde-orekaren eta gertutasunaren irizpideak kontuan hartuta.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31