Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bakartxo Tejeria: “Gipuzkoarrek EAJ-PNVri botoa ematea behar dugu, Gipuzkoak eta Euskadik aurrera egiten jarrai dezaten”
Kanpaina amaitzeko ordu gutxi falta direla egin ditu azken adierazpenak EAJren Gipuzkoako zerrendaburuak, Bakartxo Tejeriak, oraindik zalantzak dituzten pertsona guztiei zuzenduta: "Zorrotzak izan daitezela, kritikoak, baina izan dezatela konfiantza EAJrengan, boto kritiko eta konprometitua ere beharrezkoa baita Gipuzkoak eta Euskadik aurrera egin dezaten"Argazkiak...
Gipuzkoako zerrendaburuak gonbitea luzatu die boto-emaileei aldera ditzaten “batzuen eta besteen ibilbide politikoak, eskaintzen ditugun irtenbideak eta ezkutuan daudenak” eta horren arabera erabaki dezatela nork gobernatzea nahi duten, hurrengo lehendakaria nor izatea nahi duten, alegia.
Donostian egindako ekitaldi batean, Tejeriak adierazi duenez, "aurrera edo atzera egin aukeratu behar da, demokraziaren edo inposaketaren artean, askatasunaren edo kontrolaren artean. Eta EAJ da, bere ibilbidea eta proiektuagatik, Euskadik aurrera egiten jarraituko duela bermatzeko gai den alderdi bakarra", ondorioztatu du.
Bestalde, Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak EAJren konpromiso hirukoitza azpimarratu du: "konpromiso etikoa, politikoa eta demokratikoa". "Hiru zutabetan oinarritutako konpromiso argia, alderdi abertzaleen artean”, EAJk bakarrik betetzen duena, erantsi du. Ildo horretan, azpimarratu du bere alderdiak ez daukala “inolako zailtasunik” iragana kalifikatzeko eta ondorioak ateratzeko, eta horrek benetako garrantzia daukala giza eskubideen errespetua beharrezkoa delako etorkizuna eraikitzeko baina baita iragana aztertzeko ere”. "Oinarri etiko, politiko eta demokratikoak finkatu behar ditugu etorkizuna eraiki ahal izateko", gaineratu du.
GBBko presidenteak ziurtatu du “EAJ eta Imanol Pradales lehendakarigai jeltzalea direla akordio politikoak lortu eta zabaltzeko gaitasuna daukaten bakarrak, akordio horiek zeharkakoak, gardenak eta zintzoak izan daitezen".
Egibarrek EAJren lehentasunak aipatu ditu: "garapen ekonomikoa, industria sarearen aldeko apustua, enplegu duinaren sorrera, justizia soziala eta belaunaldien arteko elkartasuna". "Herri gisa aurrera egin nahi dugu gehiengo politiko eta sozialen eskutik", defendatu du. Eta Estatuaren lurralde ereduari buruzko eztabaidari dagokionez, azaldu du “irtenbidea gaur-gaurkoz estaturik gabeko euskal nazioaren aitortzan eta nazioen erabakitzeko eskubidearen errekonozimentuan dagoela”.
"Gipuzkoarrak behar ditugu Gipuzkoan ere irabazteko, azken hiru hauteskunde autonomikoetan bezala. Gipuzkoan irabaztea posible da”, ziurtatu du. "Zure boto gipuzkoarraren indarrarekin lor dezakegu; gure esku dago, zure esku dago", dei egin die herritarrei. Amaitzeko, gogoratu du.
“EAJren aldeko botoa euskal gizarteari eta, bereziki gipuzkoarrari, proposatu dizkiogun proiektuak gauzatzeko “konpromisoa, indarra eta babesa” dela gogoratzeko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31