Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
"Euskaldunok garapen sozial eta ekonomiko inbidiagarriak ditugu, ezker abertzaleak estrategia oztopatzailea izan duen arren", azpimarratu du EAJk
"Imanol Pradales da lehendakari kargua hobekien bete dezakeen hautagaia daukan ibilbide pertsonalagatik, konpromiso etiko, politiko eta demokratikoagatik eta Euskadik dituen erronka nagusiei buruzko akordio zabalak lortzeko gaitasunagatik", defendatu du Joseba Egibarrek.Argazkiak...
Altzan arratsaldean egindako mitinean, Joseba Egibar Gipuzkoako Buru Batzarreko lehendakariak azpimarratu du Gipuzkoa "sozialki aurreratua, ekonomikoki indartsua, orekatua, euskalduna, solidarioa, dinamikoa eta zorrotza" dela. "Gure lurraldeak, Gipuzkoak, eta gure nazioak, Euskadik, izaera eta identitate propioak dituzte, eta gure herriaren oraina eta etorkizuna erabaki nahi dituzte, protagonistak izan", gaineratu du. Azpimarratu du gure herriak “garapen sozial eta ekonomiko maila inbidiagarriak lortu dituela ezker abertzaleak estrategia oztopatzailea izan duen arren".
Joseba Egibar egungo momentu politikoaz mintzatu da ohartarazteko "estrategia hutsagatik indarkeria alde batera utzi ostean”, ezker abertzalearen helburua EAJri hegemonia lehiatzen dela". Eta nabarmendu du, haien helburu nagusia “ez dela gobernatzea, baizik eta EAJri irabaztea, erredentzio historiko edo askapen politiko moduko bat lortzeko, ETAren indarkeriak bidegabeki eragin duen kalteagatik euskal gizartearen aurrean duen erantzukizuna kitatu eta desegiteko helburuarekin". "Izan ere, bakeak, agindu etikoa izateaz gain, eskatzen du erantzukizun politikoak hartzea eta euskal gizarteari azalpenak ematea eskatzen du, ez EAJri", gaineratu du.
Honen harira, gogoratu du 2011ko hauteskundeen ostean, EH Bilduko kargu instituzional garrantzitsu batek honela azaldu ziola: "Barkamena eskatu? Zergatik? Hauteskundeak irabazi baditugu”.
Burukideak adierazi duenez, "ezker abertzalearen egungo zuzendaritzak iraganari aurre ez egitea erabaki du, horrek ekarriko lukeen porrot pertsonal eta kolektiboaren aitortza saihesteko; eta herrialdearen benetako beharretatik oso urrun dauden larrialdi propioak, funtsean presoak, kudeatzea erabaki dute". "Hori dela eta, EH Bilduren lehendakarigaiak berak zailtasunak ditu ETA bezalako erakunde baten ibilbide historikoa eta eskubideen urraketa azaltzeko eta kalifikatzeko", ondorioztatu du.
Testuinguru horretan, Sortuk "bere zoria eta denbora politikoa PSOErenekin lotu ditu, espetxe-politika aldatzeko helburuarekin, Nafarroan eta Espainian gehiengoak ziurtatzearen truke", salatu du.
Azaldu duenez, "estrategia horren guztiaren emaitza EAJren aurkako oposizio suntsitzailea eta praktikatzen duten PSOErekiko kolaborazioa dira". "Orainaldiko higadura maximoa aplikatzen da, etorkizunean EAJ ordezkatzeko aukera bilatzeko", erantsi du.
Amaitzeko, ziurtatu du Imanol Pradales dela lehendakari kargua hobekien bete dezakeen hautagaia, “bere ibilbide pertsonalagatik, konpromiso etiko, politiko eta demokratikoagatik, eta Euskadik dituen erronka nagusien inguruan akordio zabalak lortzeko daukan gaitasunagatik". "Itzalik gabeko lehendakaria, iragan hurbila interpretatzeko zailtasunik gabea; euskaldun guztiontzat gobernatuko duen eta munduaren aurrean herri gisa ordezkatuko gaituen etorkizuneko ikuspegia duen lehendakaria", ziurtatu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31