Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/04/13

Ezker abertzalearen "inposaketaren" aurrean, Joseba Egibarrek PNVren "ibilbide demokratikoa" eta "ikuspegi estrategikoa" aldarrikatu ditu

PNVk Aiako Batzokia inauguratu du Gipuzkoako Buru Batzarreko presidenteak eta hautagaiek parte hartu duten mitin-festan
Ezker abertzalearen

Aiako batzokiaren inaugurazioan, Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak PNVren ibilbidea, programa eta hautagaiak aldarrikatu ditu hauteskundeetan PNVri botoa emateko berme gisa. Horren harira, PNVren "ibilbide demokratikoa" eta "ikuspegi estrategikoa" alderatu ditu ezker abertzalearen lau hamarkadatik gorako jarduna gidatu duen izaera inposatzailearekin.

EAJk 1977tik izan duen ibilbidea "lau printzipiotan" oinarritu da: "askatasuna, justizia soziala, berdintasuna eta elkartasuna", adierazi du Joseba Egibarrek. Lau hamarkada baino gehiagotan, PNVk "ikuspegi estrategikoarekin" gidatu izan du herri hau. "Argi genuen nora gindoazen, zein helburu genituen, zein baliabiderekin eta nola egin behar zen bidea", azpimarratu du, "beti giltzarria bera izanda: herriari pultsua hartuz eta bere borondatea errespetatuz". Izan ere, "ezin duzu herri baten etorkizuna baldintzatu bere borondatearen aurkako estrategiak aplikatuz, eta hori da hain zuzen ezker abertzaleak urte guzti hauetan egin izan duena", gaineratu du.

"Non izan da ezker abertzalea herri hau egituratzen eta eraikitzen genuen bitartean? Zein proiektutan parte hartu du? ", galdetu du. Ildo horretan, gogora ekarri du Eusko Legebiltzarra bera ukatu eta ez zutela parte hartzen oinarrizko legeak, Euskararen Legea, ikastolak legeztatzeko legea, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo EITB sotzeko legea onatzen zirenean.  "Non izan dira? ETAren estrategiaren menpe", erantzun du. "Eta inposaketa izan da ETAren ezaugarrietako bat, eta hori nabaritzen zaio ezker abertzaleari egunerokotasunean aplikatzen dituzten politiketan” , ohartarazi du.

Herri honetan gertatutakoak hausnarketa zor du, azpimarratu du. "Eta Otxandiano jaunari buruz ari naiz, derrigorrezkoa delako hausnarketa lehendakari izan nahi duen pertsona batentzat, bestela, zer nolako lehendakaria izango litzateke?", zehaztu du.

Testuinguru horretan kokatu du EH Bilduren kanpaina: "Isil-isilik pasatzea erabaki dute, popako haizea dutelako, zuritu eta homologatu zaielako". "Haientzat EAJri irabaztea liberazioa litzateke, uste baitute irabazten badute ez dutela iraganaz hitz egin beharko eta iragana desagertu egingo dela". Eta Bilduko goi-kargudun batek 2011n esandakoa gogora ekarri du: "hauteskundeak irabazten dituenak ez du barkamenik eskatu behar". "Eta horretan ari dira, borroka armatuan zeudenak ez zutelako borroka armatua konbentzimenduz utzi, behartuta baizik –politika bidetik jardun nahi zuen ezker abertzalearen parteak behartuta-, eta geratu zaien inposaketaren kulturak bere ondorioak dituelako", ondorioztatu du.

Proiektuari dagokionez, EAJren programaren zehaztasuna nabarmendu du, gizarte bidezkoago bat lortzera eta jendearen bizi-baldintzak hobetzera bideratutako ekimen errealista eta eraginkorrak ditu, eta, aldi berean, lurralde-ereduaren eztabaidari heltzen dio, Estatuaren nazio-aniztasuna eta erabakitzeko eskubidea oinarri izanda. Eta EH Bilduren programa faltarekin kontrajarri du, "proiekturik ez duelako eta denbora irabazten ari direlako denbora behar dutelako".

Arrazoi horiek guztiak azaldu ostean, gipuzkoarrei eta oro har euskal herritarrei, "EAJrengan konfiantza izateko" eskatu die, "ez dizuegu huts egingo".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube