Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/04/12

Imanol Pradales: “Anoeta Berrin 50 milioi inbertituko ditugu Euskadiko kirolgune integral handia izan dadin”

EAJ-PNVren Lehendakarigaiak 50 milioi euroko inbertsioa iragarri du Anoetako Kirol Hirirako, Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, eta Eusko Jaurlaritzak % 50 finantzatzeko konpromisoa hartu du. “Anoeta erabilera anitzeko pabiloi estali bihurtu nahi dugu, hainbat kirol diziplina praktikatzeko dagoen eskaera handiari erantzun ahal izateko", iragarri du Imanol Pradalesek
Imanol Pradales: “Anoeta Berrin 50 milioi inbertituko ditugu Euskadiko kirolgune integral handia izan dadin”

Argazkiak...

“Anoeta XXI. mendeko beharretarako moldatuko dugu. Iritsi da belodromoaren ordua, Atano III.a eta Carmelo Balda pilotalekuena, bai eta Jose Antonio Gasca Kiroldegiarena eta Illunbe Pabilioiarena ere, azken hau gure lehen urratsa izango delarik. Erabilera anitzeko pabilioi estali bihurtu nahi dugu, gaur egun askotariko kirol diziplinak praktikatzeko dagoen eskari handiari erantzuna eman ahal izateko”, iragarri du Imanol Pradalesek, EAJ-PNVren Lehendakarigaiak, gaur Anoetan egin den ekitaldian.

Proiektua diseinatuta dago, gainera, Gipuzkoan 10.000 lagunentzako edukiera duen instalazio estali baten beharrari erantzuteko. "Kirol Hiri berria Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko erakundeen arteko elkarlanaren bidez eraikiko dugu, Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi osoko proiektu handia izango delako. Hiru erakundeen artean 50 milioi euro inguruko inbertsioa egingo dugu. "Anoeta Berri" izango da Euskadiko kirolgune integral nagusia, bai eta Europako aurreratuenetakoa ere. Donostiak merezi du eta Euskadik behar du", ziurtatu du.

Pradalesek gaur nabarmendu nahi izan du aisiak eta kirol praktikak edo jarduera fisikoak pertsonen ongizaterako duten garrantzia. “Kirol praktikaren bidez eta kalitatezko aisia gozatzeko aukera berriak emanez jende gehiagori emango diogu bizi kalitate hobea izateko aukera. Hobeto bizitzeko eta zoriontsuago izateko azpiegiturak izango dira. Kirola ere bada hezkuntza eta baloreak, kohesioa eta talde nortasuna, aniztasuna, sustapen eta proiekzio globala eta ekitaldi nagusiak gurera erakartzea”, gaineratu du Pradalesek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube