Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Apirilaren 21ean bi ereduren artean hautatu beharko dugu; hauteskundeetan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak
Markel Olano eta Xabier Barandiaran, EAJ-PNVren hautagai goierritarrak, Lazkaon izan dira gaur; osasun zerbitzuak indartzeko konpromisoan jarri dute azpimarraMarkel Olano Arrese eta Xabier Barandiaran Irastorza, datorren apirilaren 21eko hauteskundeetarako EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaitzako kideak, Lazkaon izan dira gaur arratsaldean. Herritarrek Eusko Legebiltzarrerako bozetan irabazteko aukerak dituzten “bi eredu nagusiren artean” aukeratu beharko dutela iritzi diote eta “hauteskundeetan parte hartzera animatu” dituzte. “Funtsezkoa da bozkatzea, gure etorkizuna erabakitzea, Euskadik aurrera egin dezan. EAJ-PNVk ziurtasuna eskaintzen du, ongizatea babesten jarraituko dugu, ekonomiaren garapena sustatuz eta gizartearen bizi kalitatearen alde neurri eraginkorrak abiaraziz”, adierazi du Olanok.
"Osasungintza hobetzeko lan egingo dugu buru-belarri, gazteen emantzipazioa bultzatzeko neurri berriak sustatuko ditugu. Euskadi segurua, fidagarria eta munduan ahots propioa izango duena nahi dugu. Datorren ekonomia berriak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuko dituen politika industriala bultzatuko dugu, eta konpromisoa hartzen dugu gazteei etorkizuneko aukerak eskaintzeko, Euskadin aske bizi daitezen, kalitatezko enpleguekin, soldata onekin eta baldintza onekin", gehitu du hautagai goierritarrak.
Olano eta Barandiaranek herriko hainbat egitasmo eta proiektu ezagutu dituzte Lazkaon, bertatik bertara, Kepa Zubiarrain Erauskin alkatearen eskutik. Bertan izan dira, baita ere, herriko hainbat zinegotzi, eskualdeko kargu publiko eta alderdikide ere. "Parte-hartzea inoiz baino garrantzitsuagoa izango da. Horregatik, herritarrak animatu nahi ditugu modu masiboan parte hartzera, baita ere. EAJ-PNVk bermatzen du ziurtasuna, gure erakundeen eta autogobernuaren defentsa, gizartearekiko lankidetza eta aurrerabidea", bat etorri dira bi hautagaiak.
Olanok Lazkaoko herriak azken urteetan bizi izan duen garapena jarri du eredu “positibo” horren adibide gisa. Azpimarratu duenez, udalaren lanari esker, Osakidetzak herriko anbulategia berritzeko proiektua abiarazi du. “Osasun-zentroa birmoldatzeko proiektuaren idazketa martxan dago eta, horri esker, Lazkaoko egungo osasun-instalazioak handitu eta modernizatuko dira, herritarrei zerbitzu hobea eskainiz. Obrak 2025ean hasiko dira”, gogorarazi du.
“Gai honetan Lazkao egiten ari den lanak erakusten du EAJ-PNVren konpromisoa osasungintzaren alorrean. Gaur konpromiso hori berretsi eta Eusko Jaurlaritzatik ere neurri berriak, sendoak eta eraginkorrak hartzeko determinazioa adierazten dugu”, berretsi du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31