Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/04/09

Euskarak Adimen Artifizialerako jauzia egiteko, berrikuntza eta esperimentazioa funtsezkoak dira EAJ-PNVrentzat

Euskararen etorkizuneko erronka teknologikoen aurrean, Euskal Ilustrazioaren ondarea eta bisioa aldarrikatu dituzte Bergaran hautagai jeltzaleek
Euskarak Adimen Artifizialerako jauzia egiteko, berrikuntza eta esperimentazioa funtsezkoak dira EAJ-PNVrentzat

Euskal Ilustrazioaren ondareari balioa eman diote Markel Olano eta Elena Letek, EAJ-PNVko Eusko Legebiltzarrerako hautagaiek, Bergarako Laboratorium Museora gaur egindako bisitan, eta tokiaren beraren garrantzi historikoa eta kulturala baliatu dute euskararen eta berrikuntzaren arteko lotura estuaren beharra irudikatzeko. Euskadiren garapenerako, “zientziak eta euskalgintzak elkarren eskutik jarraitu” behar dute, Olanoren esanetan, eta “XVII. mendean Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Euskal Herria zientziaren argitara eraman zuen bezala, Adimen Artifizialera eta abangoardia teknologikora jauzia egin behar du gure hizkuntzak orain, erabilera soziala indartzeko funtsezkoak izango baititugu berrikuntza eta esperimentazioa datozen urteetan”.

Halaber, hautagaiak gogora ekarri duenez, euskarak eta euskal kulturak berebiziko erronkak gainditu dituzte: “Laboratorium-en gaude, eta aipatu beharra daukagu duela 100 urte euskarak oraindik ez zuela burutua batasun prozesua eta hezkuntza eta ikerketa mundura jauzia”. Gaur egun erronkak eta apustuak beste batzuk badira ere, “begirada luze horrekin, garai hartako filosofia eta helburuen oinordeko gara”.

Elena Letek, ildo beretik, azpimarra jarri du, besteak beste, Xabier Munibe eta Azkoitiko Zalduntxoek izan zuten bisioan, “Euskal Herria krisi egoera sakonetik ateratzeko Europako ilustrazio korrontea ekarri baitzuten, Zientziak eta kultura txertatuko zituen korrontea; hain garrantzitsua Euskal Herriko zientziaren, industriaren eta kulturaren bilakaerarako”. “EAJk argi du gauzak ez direla egun batetik bestera egiten, eta frogatu du gaitasuna duela gure Herriaren aldeko proiektuak, askotan epe luzerako edo ertainerako direnak, martxan jartzeko”. Letek aldarrikatu du EAJk beti izan duela argi “Euskadiren etorkizuna Euskara eta Teknologia edo zientzia” direla eta herrigintzatik zein erakundeetatik egindako ibilbide luzea defendatu du, aspaldian aurreikusitako eta landutako proiektuak aurrera eramanez eta horren lekuko da Laboratorium Museoa”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube