Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udal gobernua herritarrengandik urruntzen ari da eta dekretu bidez gobernatzen du
Martxoko osoko bilkurak Mendeluko bizilagunekin hurbiltasun gutxiko udal gobernua erakutsi zuen, premiazko egoeretan erabakiak hartzeko gai ez delakoGobernu taldeak ez ditu Mendeluko bizilagunak merezi bezala artatu. Marea biziekin batera auzoko hainbat zonaldetan gertatzen ari diren uholdeei aurre egiteko prebentzio-neurriak eskatzeko 130 bizilagunek egindako eskaeraren aurrean, udal gobernuaren aldetik jaso duten erantzuna alkatetza-dekretu baten bidez izan da.
Otsailaren 19an, Mendeluko 130 bizilagunek sinatutako idatzi bat iritsi zen udaletxera, martxoan aurreikusitako marea biziek Josu Langile ingurua urez bete ez zezaten prebentzio-neurriak hartzeko eskatuz. Idatzi horren aurrean, gobernu-taldeko ordezkaririk ez zen azaldu egoera aztertzeko, eta udał gobernuaren aldetik jasotako erantzun bakarra alkatetza-dekretu bat izan da, eragindako pertsonekiko distantzia eta hoztasuna erakutsiz.
Gobernu taldeak publikoki helarazi dituen mezu bakarrak pilota administrazio batetik bestera pasatzeko izan dira, marea bizien eraginak murrizteko berehala jarduteko konpromisorik hartu gabe. Hondarribiko hainbat eremutan klima-aldaketak duen eraginari buruzko azterlan hidrologikoak beharrezkoak dira, eta horiek kontratatzeko erabakia babesten dugu.
Baina beharrezkoa zen Mendeluko bizilagunek egindako eskaeraren aurrean presazko erabakiak hartu izana, eta alkatetza-dekretu baten bidezko erantzun hotza ez da egokia izan.
Oposizioko taldeek premiazko neurri eraginkorrak hartzeko eskatu ondoren, hala nola hondar- zakuak jartzea marearen igoerak eragindako eraginak murrizteko, udal gobernuak atzo, martxoak 27, egindako osoko bilkuran jakinarazi zigun martxan jarriko duela hondar-zakuak erosi eta banatzeko prozesua. Pozten gara horregatik. Baina berriro diogu ez dela bizilagunek espero zuten hurbiltasunarekin jokatu, eta erreakzioa berandu datorrela.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31