Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bakartxo Tejeria: "Euskal gizartearen konpromisoa eta inplikazioa funtsezkoak dira Euskadiren etorkizunerako"
"Boto bakoitza erabakigarria da eta motor nagusia Euskadik herri justua, solidarioa eta kohesionatua izaten jarrai dezan", gaineratu duKanpaina hasteko lau egun falta direnean, PNVk prest du Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-makineria. Indargunean, Donostiako hauteskunde-bulegoan, alderdikide jeltzaleak botoak gutun-azaletan sartzen dituzte, kartelak prestatzen eta propaganda antolatzen dute datozen egunetan postontzietan banatzeko. Bakartxo Tejeria Gipuzkoako EAJ-PNVren zerrendaburua beraiekin izan da gaur goizean.
Bakartxo Tejeriak alderdikideekin partekatu du kanpainari ekiteko “ilusioa”. “Erabat motibatuta gaude, eta, datozen hamabost egunetan, Gipuzkoan zehar ibiliko gara gipuzkoarrei etorkizuneko Euskadiren buru izateko EAJrengan konfiantza izan dezaten eskatuz” ziurtatu du. “Hurrengo lau urteak funtsezkoak izango dira ekonomia indartzeko eta zerbitzu publikoak hobetzen jarraitzeko”, azaldu du. Horregatik, “euskal gizartearen inplikazioa eta konpromisoa ezinbestekoak izango dira herri modernoa eta aurreratua izaten jarraitzeko”. "Konpromiso kolektibo hori gidatzeko, PNVk programa sendoa, ilusioa eta talde prestatua ditu ", gaineratu du.
“Diskurtso huts eta azalekoekin aurkezten direnen aurrean”, Bakartxo Tejeriak “herri gisa ditugun erronkei erantzuteko PNVk proposatzen dituen konpromiso eta proposamen sendo eta zehatzak” alderatu ditu. Tejeriaren hitzetan, “ereduen artean erabakitzeko unea iritsi da, eta, helburu horrekin, PNVk ahalegina areagotuko du herrialdeko elkarte eta eragile ekonomiko, sozial eta kultural nagusiekin mintzatzeko”.
Bakartxo Tejeriak EAJ-PNVko boluntario guztiei duten “inplikazio eta konpromisoagatik” eskerrak eman nahi izan dizkie. Hauteskunde hauen garrantzia kontuan izanda, “mobilizazioa eta parte-hartzea giltzarri izango dira; boto bakoitza erabakigarria da, herri hau eraldatzeko, aurrera egiteko eta hobetzeko motor nagusia da, Euskadik herri justu, solidario eta kohesionatua izaten jarrai dezan”, azpimarratu du. “Prest gaude eta irabaztera atera gara”, amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31