Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Imanol Pradalesek demokrazia eta Autogobernu gehiago erreklamatu ditu gaur egungo erronkei heldu ahal izateko
EAJ-PNVren Lehendakarigaiak gaur adierazi du Europaren egungo egoerak eragiten dion kezka, eta muturreko mugimenduen, populismoaren eta polarizazio politikoaren gorakadaren ondorioz demokrazia mehatxatzen duten arriskuak azpimarratu ditu. "Demokraziak gaur egun dituen erronketarako konponbideak ezinbestean behar du demokrazia sendotzea eta ongizatearen gizartea finkatzea: osasuna,hezkuntza, segurtasuna eta erkidegoaren elkartasuna. Beharrezko ditu kultura demokratiko sakona, bai eta heziketa demokratiko zabalagoa ere”, esan du Pradalesek Intxortako borrokaldiaren 88. urteurrena gogoratuz Elgetan egin den ekitaldian"Argazkiak...
“Demokrazia eta gure ongizatea ezin dira ulertu bakea, askatasuna, berdintasuna edo justizia soziala diren balore garrantzitsuak defendatzeko egin zen borroka hura gabe”, esan du Imanol Pradalesek Intxorta mendietako gudaren 88. urteurrena gogoratzeko egin den ekitaldian. EAJ-PNVren lehendakarigaia kezkatuta agertu da Europan bizi den populismo eta ezegonkortasun oldearen aurrean: “kezkatu egiten nau Europaren etorkizunak. Kezkatu egiten nau bere etorkizuna zer baloretan oinarrituta eraikiko dugun. Momentu politiko konplexuak bizi ditugu nazioarte mailan: muturreko eskuin eta ezkerrekoen gorakada, populismoaren hedapena eta polarizazio politiko sakona. Horrek denak arriskutan jartzen ditu Europako demokraziak, eta adi egon beharko dugu”, azpimarratu du.
Euskadiko testuinguruari begiratuta, Pradalesek azaldu du Autogobernua indartzea eta kultura demokratiko sakona sustatzea funtsezkoak direla egungo desafioak gainditzeko. “Industrialki aurreratuak diren herrialde guztiei gertatzen zaien bezala, gurea ere ez da nonahi ematen ari den tentsio girotik kanpo geratu. Gure zeregina da gure denboretan tokatu zaizkigun arazo hauei erantzuna ematea. Asko dugu jokoan. Demokraziak egun dituen erronketarako irtenbidea demokrazia gehiago da ezinbestean. Ongizatearen gizartea indartzea: osasuna, hezkuntza, segurtasuna eta erkidegoaren elkartasuna. Beharrezko dugu hiritargoak kultura demokratiko sakona izatea, bai eta hezkuntza demokratiko zabalagoa ere. Erakundeetan ere behar dira gardentasunean oinarritutako erakunde publikoak, gure autogobernu sisteman sakonduz, euskal erakunde sistemaren konfiantza handiagoa eraginez”, nabarmendu du.
Azkenik, Imanol Pradalesek Intxortako borrokaldiko gudariak omendu nahi izan ditu eta demokraziaren eta askatasunaren alde borrokatu ziren pertsona guztiak ez ahazteko eskatu du. “Herri honen historiari zor diogu, demokraziaren alde, Euskadiren alde eta gure erakundeen alde frontean beren bizia eman zuten pertsona eta gudari guztiei. Tropa frankisten aurrerapena geldiarazi ahal izan zutenei esker, lehen Eusko Jaurlaritza osatu ahal izan zen, Agirre Lehendakaria buru zela. Borroka desparekoa izan zen, baina ez zen alferrikakoa izan. Besteengatik egin zuten; gugatik; emakumeak eta gizonak askatasunez biziko ziren herri eredu bategatik. Eta, lortu egin zuten”, ziurtatu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31