Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk beharrezkoa jotzen du “Estatuarekin bestelako harreman politikoa, Euskal Herria nazioa dela aitortzean oinarritzen dena”
“Ez dugu egokitzapenik behar, baizik eta garena aitortzea eta erabakitzeko askatasuna”, erantsi duGipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek dioenez, beharrezkoa da “Estatuarekin bestelako harreman politiko bat finkatzea, Euskal Herriaren izaera eta nortasun nazionala aitortzean oinarrituko dena”.
Halaber, beharrezkoa jo du Argitasun zuzentarau europar bat, Kanada eta Quebec-ekoaren parekoa. Europar Batasunaren zabalkundearen testuinguruan, barne zabalkunderako aukera planteatu du, estaturik gabeko nazioek ere europar elkartearekin bat egiteko bidea izan dezaten Batasun barrutik beretik, horretarako borondate politikoa adieraz dezatenek eta bat egiteko eskakizun guztiak betetzen dituztela egiaztatzen badute.
45 urte eta gehiago igarota, historian zeharreko arazo politikoei irtenbiderik emateko gauza ez den lurralde eredua agortuta, eta Katalunian eta Euskadin egiten diren aldarrikapenak ikusita, Joseba Egibarren iritziz “ezin da atzeratu lurraldetasun ereduari buruzko eztabaidaren hasiera, Estatua plurinazionala dela eta Estatua osatzen duten herriek erabakitzeko eskubidea dutela onartzetik abiatuko dena”. “Aitorpen horrekin batean harreman politikorako formula berrien negoziaketa etorriko litzateke”, erantsi du.
“Estatuarekin bizikidetza politikoa antolatzeko ez dugu egokitzapenik behar, behar duguna da garena aitortzea eta erabakitzeko askatasuna”, azpimarratu du.
Europako hauteskundeak gainean direla eta, “Europar Batasunak ere Euskal Herriaren izaera nazionala onartzearen erronka” aipatu du burukide abertzaleak. Hala, Argitasun Zuzentaraua eta EBa barrutik zabaldu ahal izatea eskatu ditu, onespen hori ahalbidetuko duten bitartekotzat joz.
“Estatu ez diren nazioek beraien Estatuekin ze motatako harreman izan nahi duten askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko mekanismo bat ezartzean datza Argitasun Zuzentaraua”, azaldu du.
Europar Batasuna barrutik zabaltzeari buruz esan du “Batasunean sartu nahi duen edozein Estaturi eskatzen zaizkion baldintzak betetzen dituzten estaturik gabeko nazio-errealitateak edo estatu azpiko antolakundeak onartzea” dela kontua. Honen harira nabarmendu du bai Euskadik bai Kataluniak betetzen dituztela Kopenhageko irizpideak: demokrazia ziurtatzea, giza eskubideak errespetatzea, merkatu ekonomia bermatzea, bategitearen ondoriozko betebeharrak bere gain hartzeko gai izatea, besteak beste. “Baldintza horiek denak betetzen dituzte Euskadik eta Kataluniak”, nabarmendu du.
Egibarrek Eskoziako kasua aipatu du. 2014ko erreferendum aurreko eztabaidaren harira gogorarazi duenez “independentzia gailentzen bazen Europatik kanpora geratuko zirelako mehatxua bota zien Erresuma Batuak independentziaren aldeko abertzaleei, eta, paradoxikoki, Erresuma Batuaren barruan jarraitzeagatik geratu da Eskozia Europatik kanpo” eta, orain, zentzu osoarekin, beste erreferendum bat eskatzen du EBeko kide izateko estatu independente gisa.
Joseba Egibarrek irmo dio, zenbait herrialde, adibidez, Turkia, Moldavia, Georgia, Mazedonia edo Ukraina, EBera “ate joka” datozen garai honetan, Batasunak erantzun beharra daukala “errealitate nazionalen eskariei, izan ere, estatuen betoagatik ez balitz, Europar Batasuneko kide oso izango lirateke eskubide guztiarekin, gainerako estatuekin berdinduta.”
Aberri Egunaren atarian egin ditu adierazpen hauek Joseba Egibarrek, EAJ-PNVren hauteskunde programa burutzeko Gipuzkoako Diputatu nagusiarekin, Eider Mendoza, Donostiako alkatearekin, Eneko Goia, eta hautagai gipuzkoarrekin batzartu denean. Bilera Donostiako Elkano kalean izan da, EAJk ireki duen hauteskunde-lokalean.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31