Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oñatiko EAJ-PNV: "Udal gerakina gehienbat 2023an gauzatu gabeko proiektuetara bideratzen du aurtengo behin-betiko aurrekontuak, proiektu berriak egitea mugatuz”
Oñatiko EAJ-PNVk, bere aldetik, hiru proposamen aurkeztu ditu, horien artean Oñati eta San Prudentzio arteko anezkaren aurreproiekturako proposamena nabarmenduz; beste behin, proposamenok ez dira kontuan hartu.‘Zerga urtearen itxierak bistako egin du, beste behin, udal gobernuak konpromisoak betetzeko duen plangintza eta zehaztasun eza’, adierazi du Amaia Erostarbe bozeramaile jeltzaleak
Izan ere, joan den martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, 2023 urteko likidazioa onartu zen. Horren harira, iazko gerakina, batez ere, 2023an gauzatu gabeko partida eta proiektuetara bideratu dela nabarmendu dute jeltzaleek, kiroldegiko kantxa urdineko obren (Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazio partziala duen partida) eta Eltziako igogailurako inbertsioen kasuan izan ezik.
Bestalde, jeltzaleek azaldu dute EH Bilduren udal gobernuak 800.000 euro gehitu dituela gastuen partidan; zatirik garrantzitsuena, azken urteotan bezala, kiroldegiko lanak finantzatzeko eskatutako mailegua aldez aurretik amortizatzeko erabiliko da.
Horren guztiaren ondorioz, joan den abenduan onartutako aurrekontuak ez du batere zerikusirik orain martxoan onartutakoarekin. ‘Gerakinaren gehikuntzen balioa 4 milioi eurokoa da, abenduko 23 milioiko aurrekontuaren %17a, alegia. Gure ustetan, zifra altuegia da’, gaineratu du talde jeltzaleak. ‘Aurrezki arrunta (udalaren autofinantzaketa-ahalmena neurtzen duen zifra) 1.5 milioi eurokoa zen hasierako aurrekontuan, hau da, abenduan, eta orain, martxoan, 0.6 milioikoa izatera pasa da. Horrenbestez, ezin zaio hasierako diskurtsoari eutsi inkongruentzia nabarmenean erori gabe’, ondorioztatu dute jeltzaleek.
Zehazteko ahalegin berria eta proiektu gehigarriak
Oñatiko EAJ-PNVk, bere aldetik, hiru proposamen aurkeztu ditu aurrekontuan txertatzeko, oñatiarren egungo beharrei erantzuteko; beste behin, EH Bilduren udal gobernuak ez ditu kontuan hartu.
Proposamenetako bat Oñatitik San Prudentziora doan autobus anezka zerbitzua eskaintzeko aurreproiektua egitea da. Proiektuaren helburua da herriaren zein herritarren mugikortasuna eta konexioa hobetzea eta oñatiarren joan-etorriak erraztea. EH Bilduren gobernuak atzera bota du beste behin proposamena, zerbitzu hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa dela argudiatuta. ‘Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak (ETEL), ordea, argudiaketa hori baztertzen du’, dio Oñatiko EAJ-PNVk.
Bigarren proposamenaren bitartez, Ugarkalde eta Casablancako lorategiak berritzeko eskatu du udal talde jeltzaleak, baita San Martin egoitzako terrazako lorategiak ere. Amaitzeko, Kale Zaharra eta Obispo Otaduy kaleko irisgarritasuna hobetzeko 55.000 euroko partida zehazteko eskatu du talde jeltzaleak, EH Bilduren gobernuak 2024. urteari ekingo diola jakinarazi baitu. ‘Zoritxarrez, beste behin ere ez dira gure proposamenak kontuan hartu’, bukatu dute.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31