Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irun eta Hondarribiko proiektu estrategikoen alde lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi dute EAJ-PNVren Bidasoako hautagaiek
Ekonomia eta kirol arloetako eragileen eskutik, bi udalerrietako errealitatea ezagutu dute Markel Olano eta Arantzazu Rojo zerrenda-kide jeltzaleekDatorren legealdian Irun eta Hondarribiko proiektu estrategikoak sustatzen jarraitzeko konpromiso irmoa azaldu dute gaur Markel Olano eta Arantzazu Rojo EAJ-PNVko hautagaiek, bi udalerrietako kargu eta Alderdiko ordezkariekin batera, Bidasoa eskualdera egindako bisitan. Bertako errealitate ekonomikoa gertutik ezagutzeko aukera izan dute erreferentziazko hainbat enpresetara egindako bisiten bitartez, eta hauek betetzen duten gizarte-funtzio garrantzitsua nabarmendu dute enplegua eta aberastasuna sortuz. Era berean, Bidasoaldeko enpresek Gipuzkoako eta Euskadiko ongizateari egiten dioten ekarpen handia azpimarratu eta EAJ-PNVk kalitatezko enplegua sortzeko ekimenak babesten jarraituko duela berretsi dute.
Enpresa eragile, ekonomia sektore eta erakundeen arteko elkarlanaz mintzatu da Arantzazu Rojo, industria-jarduera, enpresa lehiakorrak eta kalitatezko enplegua sortzeko, eta ekonomia berriak eskaintzen dituen aukerak sustatzeko. EAJ-PNVren bultzadari eta erakundeen arteko lan partekatu horri esker, Hondarribiko ekonomiak aurrera egiteko hainbat ekimen sustatu direla gogorarazi du Rojok, besteak beste, saregileentzat sortutako espazioa edo jarduera berriak babesteko Itsas Garapen programa.
Era berean, parke teknologikoa Hondarribiko Campusera zabaltzeko EAJ-PNVren konpromisoa berretsi du hautagai bidasotarrak. Dibertsifikazio ekonomikoan eta eskualdeak Euskadiko mapa teknologikoan duen posizionamenduan aurrerapauso garrantzitsua izango litzatekeela gaineratu du.
Plaiaundi eremuaren bultzada
Bidasoaldera egindako bisitan, Olano eta Rojo Plaiaundi eremuan ere izan dira eta datozen hilabeteetan errealitate bilakatuko den Hondarribia-Irun-Hendaia lotuko dituen oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideak eskualdeko mugikortasun eta ingurumenean izango duen garrantzia goraipatu dute. EAJ-PNV erakunde desberdinetan dagoenean, egitasmoak errealitate bilakatzen direla adierazi dute, eta horren adibide jarri dute Bidasoaren bi aldeak lotuko dituen proiektu hau. Eusko Jaurlaritzak iaz lizitatu zuen obra 3,7 milioiren truke eta datozen hilabeteetan amaituko da.
Azkenik, Plaiaundi eremuan, bertako kirol instalazioak erabiltzen dituzten klubetako ordezkariekin elkartu dira EAJ-PNVko hautagaiak. Atletismo pista eta rugby zelaia lekuz aldatzea urteetako aldarrikapena dela gogora ekarri dute, hiriarekiko eta hiritarrekiko Udalak izan duen zor historikoa. EAJ-PNVren ekimenez, Irungo Udalean Txenpereneako kokalekua adostu zen gehiengo zabalarekin kirolarien jarduna baldintzarik egokienetan egitea bermatzen duen gune bezala.
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak, 1993an sinatutako hitzarmenean jasotzen den konpromisoa berretsi behar dute kirol instalazioen leku-aldaketa gauzatzeko, eta bide horretan, Olanok eta Rojok EAJ-PNVren babesa eta konpromiso tinkoa adierazi dituzte Txenpereneako kirol eremua ahalik eta azkarren errealitate izan dadin.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31