Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV "Kalitatezko osasun sistema lortzeko irtenbide berriak proposatzen ditugu"
Talde jeltzaleak mozio alternatibo bat aurkeztu du, hiriak bizi duen errealitateari erantzuteko eta, baita hiriko lehen mailako arretaren hobekuntza bultzatzeko ereIrungo EAJ-PNVtik Irungo osasun laguntza eta azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, Gipuzkoan eta Euskadin erreferente izateko konpromisoa dugu. Hilabeteetan, eta modu diskretuan, profesionalekin eta adituekin bildu gara, osasun kudeaketan ospe handia duten pertsonekin eta, gure hirian zerbitzurik onena ziurtatzea funtsezkotzat jotzen duten irundarren iritzia aktiboki entzun dugu.
Gaur egun, badakigu osasun arretako sistemak aurre egin behar dien erronka garrantzitsuenak honako hauek direla: biztanleriaren zahartzea eta ikerkuntzak eta esperientziak osasunaren zaintzari ekartzen dizkioten berrikuntzak sistema publikoan txertatzeko beharra. Eta Bidasoa eskualdea ez da salbuespena. Horregatik, Irungo EAJ-PNVtik hainbat galdera egiten dizkiogu gure buruari eta lehen mailako arretaren inguruan momentura arte gertatu denaz eta egun ere gertatzen dena tentuz aztertu dugu:
- Osakidetzak, erdigunean anbulatorio handi berri bat eraikitzeko aukera eskaintzen dio Iruni. Egun guztiz zaharkituta dagoen erdiguneko anbulatorio ordeztuko lukeena, eta dauden arazoak konpntzen eta gure hiriko lehen mailako asistentzia hobetzen lagunduko lukeena.
- Horretarako, Osakidetzak gobernu taldeari, hau da, bere eskumeneko eta erantzukizuneko taldeari, eskatzen dio Irungo zentroan koka ditzala 8.000 metroko anbulatorio berri hori, zerbitzu eta espezialitate gehiagorem Irunen jartzeko beharrezkoak diren ezaugarriak.
- Eskaera horren aurrean, Irungo Gobernu Taldeak Oinaureko lursaila eskaintzen dio Osakidetzari, hiriaren erdigunetik 2 kilometrora dagoena, eta irisgarritasun zailekoa.
- Eskaintza horren aurrean, Osakidetzak Udalari gogorarazten dio Irungo zentroan kokapena behar duela, pertsonen irisgarritasuna bermatzeko eta Iruni zerbitzu gehiago eta hobeak eskaini ahal izateko.
- Gobernu Taldeak, gure hirian egon daitezkeen kokapen berriak aztertu beharrean, berriro ere, Oinaurreko lursaila eskaintzen dio berriro, eta baita, zentroan egun dugun anbulatorioaren handitze eskasa, gehienez 3.649m2ko azalera har dezakeena. Beraz, helarazitako dimentsioak betetzen ez dituen eta eskatutako premisak erantzuten ez dituen eskaintza egiten dio gobernu taldeak Osakidetzari. Handitze horrek ezingo lituzke eta zerbitzu gehiago hartu, espezializate gehiago eskaini eta ezta gure hiriko lehen mailako arretaren hobekuntza sustatu ere. Ez du bermatzen zerbitzuen eta arretaren etorkizuneko hobekuntza.
- Osakidetzak berriro azpimarratzen du orduan, anbulatorio berri hau hiriaren erdigunean kokatzeko beharra. Irunek anbulatorio handi berri bat behar du zentroan, herritarrengandik gertu, beraien beharrei behar bezala erantzun ahal izateko. Gainera, Oinaurreko anbulatorioaren alde ere agertzen da, bertako bizilagunei behar duten zerbitzua bermatze aldera.
- Hone aurrean, gobernu taldeak egoera blokeatu eta Osakidetzari ez dio eskatzen diona eskaintzen, ez du eskaintzen Osakidetzak adierazitako bete beharrak betetzen dituen kokapenik.
- Gobernu taldea ezinezkoa egiten ari da Irunek anbulatorio berri bat izan ez dezan. Irundarren joan etorriak sahiestuko lituzkeen anbulatorio berri bat, lehen mailako arreta ez ezik, osasun mentala, espezialitate kontsultak eta proba osagarriak ere barne hartuko lituzkeena, irundarren osasun sistema nabarmen hobetuko lukeena.
Eta errealitate honen aurrean, Irungo EAJ-PNVtik ezin diogu geure buruari galdetu gabe utzi. Zer gertatzen da hemen? Zertaz ari gara? Irundarren intereses edo alderdikoiez? Gobernu taldeak bere interesak lehenetsiz, dituen erantzukizunak alde batera uzten ditu? Nola liteke Irungo erdigunean anbulatorio berribat nahi ez izatea? Are gehiago, horren aurrean, aurrera egiten eta alternatinak bilatzen jarraitu beharrean, nahiago dute esandakoari izkin egin eta lanik ez egin, egoera blokeatuz eta beraz, Irunek anbulatorio berririk ez edukitzea sustatuz. EAJ-PNVtik, ordea, denbora luzea daramagu lanean, alternatiba eta aurrera pauso bila. Nor da bere erantzukizuna betetzen ez duena? Anbulatorioak erakitzen dituenak Iruni erdigunean anbulatorio berri bat edukitzeko aukera ematen dio, eta horretarako, Udalari eskatzen dio mesedez zentroan kokapen bat zehazteko eta lagatzeko, honen aurrean, tamalez, besteek proposamen eskasak eta zentzugabeak proposatzen ditu, baldintzak betetzen ez dituen aukerak eskainiz.
Irungo EAJ-PNVtik uste dugu beharrezkoa dela arretan bikaintasuna bilatzea, hurbileko osasun zerbitzua indartzea eta zerbitzu horiek egungoak baino aukera handiagoa eskaintzea, horrela alferrikako joan etorriak sahiestuz. Irunek merezi duen kalitatezko osasun sistemaz gotzatzea nahi dugu, ahal bezain pronto. Anbulatorio onak, azken belaunaldikoak, pertsonei arreta emateko leku egokienekin, zerbitzu gehiagorekin, beste udalerri askok bezala. Ez dugu erdibideko aukerarik nahi, erdizkako konponbidetik, etorkizun hurbilean berriro ere arazoak emango lituzken planteamenduek ez dute gurean lekurik.
Horregatik guztiagatik, gaur egingo eta epe laburrekin errealitate horri erantzuteko, mozio bat aurkeztuko dugu ostiral honetan, gure osasuna hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko irtenbide berriak mahai gainean jarriz: Osasun Sailari proposatzen diogu azter dezala gure hirian dauden bi anbulatorioetako zerbitzu batzuk behin behinean hiriko beste punturen batean birkokatzeko aukera, anbulatorio berria eraiki bitartean, 3 urte inguru beharko lituzkeena. Horrela, egungo instalazioetan espazioak liberatu ahal izango dira, herritarrei arreta hobea eskaintzeko. Eta, era berean, ezinbestekotzat jotzen dugu, Osasun Sailak Iruneko konpromusoa hartu behar duen bezala, Irungo Udalak ere Osakidetzari beharrezko izango lituzkeen lokalak aldi baterako lagatzeko konpromisoa hartzea ere. Hala, eraikitzeak irauten duen bitarte horretan, gure hiriak dituen arazoak bideratzeko asmotan.
Eta honekin, EAJ-PNVtik aurrera egiten dugu, etorkizuna begiratzen dugu, Irungo herritarren osasunari behar duen arreta ematen diogu, eta irundarren egunerokotasunaz kezkatzen gara. Irtenbideak ematen ari gara. Beste batzuek, berriz, nahiago dute blokeoa erantzun gisa. Hori da benetan Irunen behar duguna? Aurrera egin edo geldirik geratu? Osasun zerbitzu on, unibertsal, zuzen, hurbil eta integral baten alde lan egitea ala ezer egin gabe eta bakoitzari dagokizkion erantzukizunak bete gabe geldirik geratzea? EAJ-PNVtik argi daukagu, osasun zerbitzu on bat bizi kalitatearen sinonimoa da, bai gaur eta baita etorkizunean ere, eta horretarako aurrera egin behar da urrats sendoak emanez.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31