Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
PNVek EH Bilduk Osakidetzaren aurka duen estrategia elektoralista salatu du
Arrizabalagak oposizioak planteatzen dituen "irtenbide magikoen" aurrean Osasun Zerbitzu Publikoaren kudeaketa defendatu du.Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramaileak, EH Bilduk PNVren aurkako jazarpen- eta eraispen-estrategia salatu du, hegemonia politikoa lortzea helburu duena; eta adierazu du Bilduk Osakidetza bere estrategia elektoralistaren erdigunean jarri duela.
Gaurko osoko bilkuran, Arrizabalagak oposizioak PNVren kontra estrategia anitz abian jarri izana leporatu du. "Amnesia" eta "adanismoa" oinarri, EAJak gizartean duen kudeatzaile onaren irudia ahultzea helburu duena, EH Bilduk osasun sistema publikoa taktika horien jomuga nagusia bihurtu baitu.
Osakidetzak PNVren gobernupean dituen emaitzak azpimarratu ditu, eta nabarmendu du azken lau urteetan osasun zerbitzu publikora bideratutako aurrekontua 3900 milioiraino egin duela gora. “Aurrekontuetatik % 65 pertsonalerako bideratuta dago”, adierazi du.
Haratago, bozeramaileak Osakidetzaren kontratu pribatuen gain eginiko iruzur-kanpaina agerian utzi du: "Katalunian, ERCk gobernatzen du, EH Bilduren gustuko gobernua. Han osasun zerbitzuko kontratazio pribatuak % 24 koak dira, Euskadin, aldiz, % 5 etik behera daude".
Halaber, EH Bilduk proposatzen dituen “irtenbide magikoak" salatu ditu, esanez Eusko Alderdi Jeltzaleak “nahiago duela egiarekin galdu gezurrarekin irabazi baino”. Eztabaidaren baitan, PNVek Osakidetzaren etengabeko hobekuntzaren alde duen konpromisoa berretsi du, "Gure politiken erdigunea herritarrei zerbitzu publikorik onena eskaintzea izan da beti". Aldi berean, Osakidetzaren aldeko babesa berretsi du eta EH Bilduk PNVren kudeaketa gutxiesteko erabilitako desinformazio estrategiak arbuiatu ditu.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31