Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aloña Mendi Elkarteak hezurmamitzen du kirol zaletasuna eta balioak uztartzeko “lan eredugarria”, EAJ-PNVren ustez
Debagoieneko EAJko kideek kirolaren eta herrigintzaren alde egindako ibilbidearen aitortza egin diote Oñatiko elkarteari, haren 75. urteurreneanOñatiko Aloña Mendi Kirol Elkarteak kirol zaletasunaren eta herrigintzaren alde egiten duen “lan eredugarria” goratu du Debagoieneko EAJ-PNVk. Aurten 75. urteurrena ari da ospatzen elkartea eta jeltzaleek aitortza egin nahi izan diote, elkarteak hainbat hamarkadetan “herrigintzari egindako ekarpenarengatik”. Horren erakusle, Marijo Etxegoienek, Debagoieneko EAJko Legebiltzarrerako hautagaiek eta Gorka Iturriaga, EAJ-PNVko kirol arduradunak, oroigarri bat eman diote Anton Inza eta Javi Azpiazuri, Aloña Mendi Kirol Elkarteko ordezkariei, gaur arratsaldean Azkoagain Futbol Zelaian. Hala, Etxegoienen hitzetan, “Aloña Mendik ezin hobeto hezurmamitzen ditu kirol zaletasuna eta balioen defentsa”, eta kirol eredu hori da, hain zuzen, “defendatu eta zabaltzen jarraitu beharrekoa”, hautagaiaren aburuz.
“Kirola praktika eta lehiaz askoz ere harago doan esparru zabala” dela iritzita, kirolak herri izaera eta baloreak landu eta sakontzeko eskaintzen duen aukeraz mintzatu da Etxegoien, hain justu, horretan Aloña Mendi elkartea “erreferente” dela azalduz. “Aloña Mendik egiten duen lanak kirol heziketaren ikuspuntutik, kirol zaletasunetik, herrigintzatik, berdintasunetik, lankidetzatik eta osasunaren ikuspegitik izugarrizko ekarpena egiten dio herriari”, azaldu du. “Kirolak gure herrietan, kulturan eta bizimoduan duen garrantzia eta eragina hain handia izanda, alboan behar ditu gure erakundeak; adin eta baldintza guztietako herritarrei zerbitzuak, ekipamenduak eta sostengua” eskainiz.
Boluntariotzaren “katea eten ez dadin”
Gorka Iturriagak, bere aldetik, boluntarioen lanaren garrantzian jarri nahi izan du azpimarra baina azken urteetan ematen ari den ahultzeari buruzko ardura ere erakutsi du. “Kirol klubetan azken urteotan boluntario-krisialdia ari gara bizitzen eta elkarte historiko eta garrantzitsu askoren eredua ari da kolokan jartzen”, azaldu duenez. Etorkizunari begira, kirol ez profesionalaren esparruan aurre egin beharreko erronka garrantzitsuenen artean kokatu du bilakaera hau. Horregatik boluntario-lana sustatu eta indartzeko deia egin du Iturriagak “Aloña Mendi moduko elkarteen sustraia eta oinarria baita lan boluntarioa, eta erakunde, elkarte zein zaleen artean elkarlana sustatu behar dugu eredu honi eusteko, katea eten ez dadin”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31