Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/03/20

Pertsona bakoitzaren “behar eta nahietan” oinarritutako gizarte eta osasun zerbitzuen sarea indartzeko apustua berretsi du EAJ-PNVk

Arlo soziosanitarioa eta komunitarioa indartzea helburu duten zaintza ekosistemak hedatzeko ahalegin kolektiboaren alde egin du Imanol Pradalesek Aretxabaletara egindako bisitan.
Pertsona bakoitzaren “behar eta nahietan” oinarritutako gizarte eta osasun zerbitzuen sarea indartzeko apustua berretsi du EAJ-PNVk

Aretxabaleko ekosistema soziosanitaro berrira bisita egin du Imanol Pradales lehendakarigaiak, herrigunean kokatuta dagoen eraikinetara, non zentro berritzaile bat garatuko den, adineko pertsonei bideratuta egongo dena eta herriko gizarte eta osasun arloak bateratuko dituen espaziora. Euskal gizarte ereduaren “adibide argia” dela nabarmendu du hautagaiak, erakunde publikoen lidergotik, eta komunitatearen erabateko inplikazioarekin, “pertsona bakoitzaren behar eta nahiei erantzun integral bat emateko prest dagoen gizartea izan nahi dugulako; gure gizarte zerbitzuen sarea indartuz eta osasun arloarekin loturak indartuz”.

EAJ-PNVk zaintza publiko, eraldatzaile, feminista eta komunitarioaren aldeko apustu argia egiten duela berretsi du Pradalesek, “zaintza eredu inklusibo eta berdintasunezkoa, pertsona erdigunean kokatzen duena”. Bide horretan, Aretxabaletan garatzen ari den zaintza, gizarte eta osasun ekosistema jarri du adibide gisa, komentua eta erresidentzia izandako eraikinetan lantzen ari diren espazio berritzaileak ekosistema horren erdigunea izango direlarik: “Herritar guztien ongizatean erakusgarri izango duen proiektua, anbulatorioa eta gizarte zerbitzuak espazio berean lankidetzan bateratuko dituena, komunitateari zabalik egongo dena, eta pertsona bakoitzaren beharrei erantzun integrala emateko prest egongo dena. Azken finean, pertsona erdigunean jarri eta erakunde desberdinek kudeatzen dituzten zaintza, gizarte eta osasun zerbitzuak lankidetzan jartzen dituen eredu berri eta eraginkor bat sustatzen jarraitzera goaz”, azpimarratu du Pradalesek.

Bisitan berekin batera izan dira EAJ–PNVren Gipuzkoako zerrendaburua Bakartxo Tejeria, Maite Peña, Zainketetako eta Gizarte Politikako diputatua eta Aretxabaletako EAJko ordezkariak. EAJko ordezkariek azken urteetan Euskadin eman den “jauzia” balioan jarri dute, “zaintza eredua eraldatzen ari gara, garai berriek eskatzen dituzten beharrizanetara etengabe moldatuz eta pertsona ororen bizitza hobetzeko helburuarekin”. Epe labur, ertain eta luzera pertsonen arreta eta zaintza erronkei heltzea funtsezkoa dela adierazi du lehendakarigaiak, eta horretarako, EAJ-PNVk ibilbide orri zehatz bat duela aldarrikatu du, “pertsonalizazioan, berrikuntzan eta komunitatean oinarritzen dena”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube