Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/03/18

Pasaiako portua Eusko Jaurlaritzaren eskumen esklusiboa izatera pasa dadila eskatu du Eusko Alderdi Jeltzaleak

Lezoko Terminal Intermodal eta Logistikoa bultzatzeko konpromisoa berretsi du Bakartxo Tejeria Gipuzkoako zerrendaburuak
Pasaiako portua Eusko Jaurlaritzaren eskumen esklusiboa izatera pasa dadila eskatu du Eusko Alderdi Jeltzaleak

Eusko Alderdi Jeltzaleko Gipuzkoako hautagaiek ekitaldia egin dute goizean Pasaian, alderdiak, azken urteotan, erakunde ezberdinetako lidergoetatik, badia biziberritzeko egindako apustua berresteko. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendaburuak, Bakartxo Tejeriak, azken urteetan Pasaialdean emandako aurrerapausoak gogora ekarri eta Pasaiako Portuaren inguruan "beste urrats bat" ematearen alde egin du. Zehazki, azpiegitura desklasifikatu, interes orokorreko izaera kendu eta Eusko Jaurlaritzaren eskumen esklusibo izatera igaro dadila defendatu du. "Jarduera-eremua eta urteko bolumena kontuan hartuta, Pasaiako portua Eusko Jaurlaritzatik zuzenean kudeatzeko baldintzak betetzen dira", argudiatu du.

Tejeriak jakinarazi du Gernikako Estatutuaren arabera, Euskadirena dela interes orokorreko ez diren portuen kudeaketa, eta, beraz, bere alderdiak elkarrizketa bideratuko duela Madrilekin Pasaiako portua desklasifikatu, interes orokorreko izaera aldatu eta itsas azpiegituraren eskumenaren aldaketa bideratzeko.

Gipuzkoako hautagaiak Lezoko terminal intermodal eta logistikoaz ere hitz egin du, proiektuari behin betiko bultzada ematea ahalbidetuko duen "akordio politiko eta instituzional" baten alde eginez.

 Gogorarazi duen bezala, lau urte igaro dira Estatuko Garraio Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Sailak aipatutako terminal intermodal eta logistikoa garatzeko lankidetza-protokoloa sinatu zutenetik. Eta, harrez gero, Lakuak urratsak ematen jarraitu duela informazio-azterlana egin eta Lezon azpiegitura eraikitzeko, Trenbide Zerbitzuko Gunea Antolatzeko Plan Berezia garatuz. "Oso proiektu garrantzitsua da, portuko trafikoak bultzatuko dituelako eta, gainera, garraio horiek Donostialtik igarotzea saihestuko duelako", azaldu du.

Portuaren interes orokorreko desklasifikazio eskaerarekin bezala, Tejeriak Estatuko administrazio orokorrari eskatu dio operazio hau finantzatzeko konpromisoa har dezala.

Adierazpen hauek Oarsoaldeako eta Bidasoako hautagaien aurkezpenean egin ditu, Loreto Osari eta Elixabete Muruari (Oarsoaldeatik) eta Arantzazu Rojori (Bidasoatik) babesa adierazteko antolatutako ekitaldian. Bertan izan dira, baita ere,  
Joseba Egibar GBBko presidentea, Eider Mendoza diputatu nagusia eta bi eskualdeetako bozeramaile eta zinegotzi jeltzaleak.

Eusko Alderdi Jeltzaleak Eusko Jaurlaritzatik, Foru Aldunditik eta Oarsoaldeko udaletako lidergotik bideratutako erakunde arteko elkarlana azpimarratu dute, honi esker, Pasaialdean proiektu garrantzitsu askok  behin betiko bultzatzea jaso dutelako. Horien artean kokatu dituzte Adinberri zahartze osasuntsurako zentroa, Topoaren lurperatzea, Andonaegiko etxebizitzen berritzea, SPRIk ekonomia urdinera bideratutako eraikina, San Pedroko lonjaren estalkia eraikitzea eta errenteriako Agustinetako eraikina biziberritzea.


Ildo beretik mintzatu da Arantzazu Rojo Bidasoaldeko hautagaia ere, azpimarratuz eskualdeko proiektu estrategikoetarako behar-beharrezkoa delako erakundeen arteko elkarlana. Horien artean aipatu ditu, besteak beste, parke teknologikoaren zabaltzea Zubietan, eta Hondarribia, Irun eta Hendaia oinezkoentzako eta bizikletentzako artean lotzeko obra burutzea.

Oarsoaldeako hautagaiak

Loreto Osa: 2019an afiliatua. Pasai San Pedro-Trintxerpeko UBB. 41 urte. Euskalduna. Zuzenbidean Lizentziatua. Pasaiako Udalean EAJko taldearen bozeramailea..

Elixabete Murua: 2015ean afiliatutako errenteriarra. 33 urte. Biologian lizentziaduna. Nutrizio eta dietetikan masterra. Lanbide Heziketako Irakaslea. Batzar Nagusietan Batzarkide ohia. Errenteriako UBBko presidente ohia. Errenteriako udalean zinegotzia 2019.

Bidasoako hautagaia

Arantzazu Rojo 1986an afiliatua. Hondarribiako UBB. 52 urte. Euskalduna. Zientzia Politiko eta Soziologian eta Antropologian Lizentziatua. Gipuzkoako BBNNetan Batzarkidea (2011-2019). Hondarribiako Udalean Zinegotzia (2015-2023). Gipuzko Buru Batzarreko Burukidea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube