Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV "Irundar guztion beharrei erantzuten dion Irun sustatuko duen eta, gure taldeak proposatutako egokitzapen azterlana abian da"
Talde jeltzaleak iragarri du, gainera, hurrengo Kreditu Aldaketan, hiria dibertsitate funtzionalera egokitzeko egiten hasi den azterlanaren partida handitzea proposatuko duela, egungo esku hartze eredua gainditzeko"Gure hiria, Irun, dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitzeko azterlana" gure taldeak 2021ean aztertu zuen zuzenketetako bat izan zen. Ekimen honen helburua irundar guztiak ingurune atsegin eta bidezko batean elkarrekin bizi ahal izatea izan zen eta egun ere hala da. Gai hau asko axola zaigu eta. Izan ere, ondo dakigunez, "inguruneak, askotan, gaitasun desberdinak dituzten pertsonak, modu justuan mugitzea ezintzen ditu edota parte hartzeko ezgaitzen ditu". Horren harira, aste honetan jakinarazi digute, lehen urratsak ematen hasi direla Hirigintza arloan bilera bat eginez Elkartu-rekin, eta albiste horrek benetan pozten gaitu.
Egia da Irunen urtero egiten direla asfaltatze kanpainak, espaloien jaisteak,oztopo arkitektonikoak desagerraraztea egiten jarraitu beharreko jarduerak, noski. Baina, EAJ-PNVtik, beti defendatu dugu aurrera begiratu behar dugula, etorkizunak eskatuko dituenak aurreikusi eta gure hiria behar horietara egokitu. Izan ere, Irungo egoera soziala aztertzen badugu, esan dezakegu dibertsitate funtzionala, kognitiboa, sentsoriala eta kulturala gero eta gehiago agertzen dela gure biztanlerian, hauen zahartzean eta nazioarteko migrazioek eraginda gehienbat. Horregatik, hain da beharrezkoa eta garrantzitsua "herritarren aniztasunetan" pentsatzen hastea, eta hiriak dituen beharrak planifikatzea, egituratzea eta kudeatzea, guztia "irisgarritasun unibertsalaren" ikuspegitik.
Gobernuari eskatzen diogu anbizioz jokatzeko azterlana garatzerakoan eta diseinatzerakoan, eta baita aurkeztu genuen ekimenak islatzen duen "zeharkako lanaren espiritua" mantentzeko ere. Hala, oztopo arkitektonikoak ezabatzen dituen esku hartzeko eredu soila gaindituz, eredu hau ez da eta nahikoa. Irisgarritasun baldintzak hobetu ahal izateko, oztopoak gainditu eta konpondu behar dira, hala nola; udal zerbitzuen horniduran, ekipamenduetan… esaterako, bitarteko birtualen bidez ematen diren komunikazioen bitartez, aurrez aurreko eta telefono bidezko informazioa erraztuz, etab.
Gainera, zerbitzu horiek eskuratzeko zailtasunak daudenean, beste pertsona batzuekiko desabantaila bat dakar, eta desberdintasun bihur daiteke, pertsonok dugun aukera berdintasunerako eskubidea urratuz.
Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVtik gure hiria dibertsitate funtzionalera, kognitibora eta sentsorialera egokitzeko azterlan bat egitea proposatu genuen. Funtsezkoa iruditzen zaigu jakitea zein inklusiboa den gure hiria, pertsona guztiek dituzten beharrei erantzun egokia eman eta konponbide eraginkorrak emateko.
Gure hasierako zuzenketak 60.000€ eskatzen zituen, eta Ogasun ordezkariarekin egindako negoziazio bileran, kopuru hori 25.000€ra murriztea eskatu zitzaigun. Orain, ordea, Ongizateko arlotik jakin dugu onartu zitzaigun zuzenketaren kopurua ez dela nahikoa izango, eta, horregatik, hurrengo Kreditu Aldaketan zuzenketa bat proposatuko dugu azterlan honen aurrekontu partida 80.000€raino handitzeko.
Irun pertsona guztiontzako hiri irisgarri bihurtu nahi dugu. Irisgarritasunaz hitz egiten dugunean, eskubidez ere hitz egiten dugulako, hiri inklusiboago eta irisgarriagoa egiteaz, herritar guztiei hirian parte hartzeko aukera berdinak eskainiz. EAJtik Irungo herritarren eguneroko jarduera erraztu nahi diegu, guztien parte hartzeak oztoporik eduki ez dezan. Irun atseginago bat, kohesionatuago bat eta pertsona guztiekiko errespetu bera erakusten duen hiri bat sustatu nahi dugu.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31