Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/03/15

EAJk Eusko Legebiltzarrerako hautagaitzan parte hartuko duten goierritarrak aurkeztu ditu Ordizian

Bakartxo Tejeria buru duen Gipuzkoako zerrendako kide dira Markel Olano eta Xabier Barandiaran
EAJk Eusko Legebiltzarrerako hautagaitzan parte hartuko duten goierritarrak aurkeztu ditu Ordizian

EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagai goierritarrak, Markel Olano Arrese eta Xabier Barandiaran Irastorza, aurkeztu ditu gaur Ordizian. Bakartxo Tejeria Otermin Gipuzkoako zerrendaburuarekin eta Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagaiarekin batera, Goierriko alkate eta udal ordezkari jeltzaleekin elkartu dira, baita Eider Mendoza diputatu nagusiarekin ere. Ordizian egindako bileran, eskualdearen testuinguruari eta erronkei buruzko iritziak partekatu ahal izan dituzte, baita apirilaren 21ean egingo diren hauteskundeei buruzkoak ere. EAJ-PNVk Imanol Pradales Gil aurkezten du bozetara, lehendakari izateko hautagai gisa.

Herriko batzokian burututako batzarraren aurretik egindako adierazpenetan, Bakartxo Tejeriak azpimarratu du EAJk bultzatutako eredu sozioekonomikoa. "Ekonomia indartsu batean oinarritutako eredua da, kalitatezko lanpostuak sortzeko eta gizarte-aberastasuna eta finantza publikoen sendotasuna bermatzeko gai dena, gizarte kohesioan aurrera egiteko zerbitzu publikoak eta gizarte politika aurreratuak eskaintzeko gai dena", azaldu du.

Euskal erakundeak "eredu sozio ekonomiko horren gainean eraikitzen joan direla" gogorarazi ondoren, aipatu du horri esker lortu ahal izan ditugula “egungo gizarte-ongizate maila: kalitatezko zerbitzu publikoak, nahiz batez beste Estatuko soldata eta pentsio altuenak, esate baterako". "Eta hori da bultzatzen jarraituko dugun eredua", gaineratu du.

Bakartxo Tejeriak berretsi egin du "EAJk oinarrizko zerbitzu publikoak indartzeko duen konpromisoa". Zentzu horretan, "gure autogobernuan sakontzeko premia” azpimarratu du, “euskal herritarren beharrei gero eta modu eraginkorragoan erantzun ahal izateko". Hori dela eta, ziur agertu da "etorkizunerako izan dezakegun bermerik onena euskaldunok erabakitzen duguna errespetatzea dela".

Bi alternatiba

Markel Olanok nabarmendu duenez, herritarrek lehendakaritzara iristeko aukerak dituzten bi aukeren artean aukeratu beharko dute nagusiki euskal herritarrek, "bi eredu desberdinen artean”, alegia. "Parte-hartzea inoiz baino garrantzitsuagoa izango da. Horregatik, goierritarrak animatu nahi ditugu modu masiboan parte hartzera, baita ere. Azken urteotan, aurrera egin dugu herrialde gisa, gizarte-babeseko politika aitzindarien eta industria-politika irmoa baten eskutik. EAJ-PNVk ziurtasuna, gure erakundeen eta autogobernuaren defentsa, gizartearekiko lankidetza eta aurrerapen ekonomiko eta soziala bermatzen dituen eredua eskaintzen dio gizarteari ", adierazi du.

Goierrin azken urteotan lortutako garapen ekonomiko eta soziala jarri du adibidetzat Markel Olanok, tokiko industria sareak eta EAJ-PNVk ekonomia arloan sustatutako politika publikoek egindako lanaren ondorioz. "Gipuzkoako ekonomiak oinarri sendoa du, %5,4ko langabezia-tasarekin, Europako desberdintasun sozialaren indize baxuenetako batekin eta berrikuntzan Europako batez bestekoa baino inbertsio handiagoarekin. Testuinguru horretan, Goierriko industria punta-puntakoa da berrikuntzan, lehiakortasunean eta kalitatezko lanpostuen sorreran. EAJ-PNVn Goierriren, Gipuzkoaren eta Euskadiren izaera industriala irmo sustatzen jarraitzeko konpromisoa dugu, gertutasunetik eta enpresekiko lankidetzatik, horrela pertsona guztien ongizatea bermatzeko", adierazi du, “enpresarekiko mesfidantza besterik erakusten ez duten eta industriari laguntzeko eredu kontrastaturik ez duten beste aukera politiko batzuen aurrean".

Hautagai goierritarrak

Markel Olano Arrese (2.a zerrendan). Beasain (1965). 1986tik EAJ-PNVko militantea, gaur egun 58 urte ditu. Filosofian lizentziatua EHUn, Gipuzko Buru Batzarreko burukide (1996-2000), Euzkadi Buru Batzarreko burukide (2000-2007) eta Gipuzkoako diputatu nagusi izan da hiru legegintzalditan (2007-2011 / 2015-2023).

Xabier Barandiaran Irastorza (6.a zerrendan). Ataun (1969). EAJ-PNVko militantea 2005etik, gaur egun 54 urte ditu. Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Soziologian doktorea. Ahaldun Nagusiaren Kabineteko burua (2007-2011/2015-2019) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko estrategiaren arduraduna (2019-2023). Gaur egun Euzkadi Buru Batzarreko burukidea da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube