Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/03/14

Imanol Pradalesek proposatzen du errenta mugak igotzea eta abalen linea publiko bat sortzea, familia gazte gehiagori Euskadin etxebizitza eskuratzea errazteko

EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradalesek bi proposamen berri iragarri ditu Euskadin etxebizitza eskuratzea errazago egiteko, erosita zein alokatuta, eta egungo zerga-kenkariei eusteko konpromisoa hartu du kenkari horiek kentzearen alde daudenen aurrean: "Guk jarraituko dugu errenta-aitorpenean ohiko etxebizitza desgrabatzen duten milaka pertsonak defendatzen, hipoteka bati aurre egin behar diotelako"
Imanol Pradalesek proposatzen du errenta mugak igotzea eta abalen linea publiko bat sortzea, familia gazte gehiagori Euskadin etxebizitza eskuratzea errazteko

Argazkiak...

Etxebizitza euskal herritarren kezka nagusienetakoa bada, eta bereziki familia gazteen artean, EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradalesek gaur ziurtatu du bere lehentasunik nagusienetakoa ere badela. Hala, Pradalesek gaur arratsaldean Donostian aurreratu ditu etxebizitza erostea edo alokatzea errazago egiteko abian jarriko dituen bi neurri zehatz. “Jabetzen gara etxebizitza eskuratzea hiritarren ardurarik nagusienetakoa dela. Hala esan digute eurek, eta horregatik bi kontu zehatz proposatu nahi ditugu. Batetik, Euskadiko abal publikoen linea bat sortzea, bankuek finantzatzen ez duten %20 hori ahalik eta baldintzarik onenekin finantzatzeko. Eta, bestetik, etxebizitza publikoa edo babestua eskuratzeko dagoen errenta muga handituko dugu”, iragarri du Pradalesek.

Pradalesek azpimarratu du ezinbestekoa dela formula berriak abian jartzea, eta dagoeneko martxan dauden horiek defendatu ditu, hauen artean ohiko etxebizitzagatik egun indarrean dauden zerga-kenkariak, kenkari horiek kentzearen alde daudenen aurrean aldarrikatuz. “Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik ematen diren kenkari fiskalari eustea defendatuko dugu, milaka euskal herritarrek hipoteka bati aurre egin behar diotelako”, ziurtatu du.

Hautagai jeltzaleak neurri berriak eman ditu ezagutzera EAJ-PNVren topagune elektoral berri bat inauguratzean, Gipuzkoako hiriburuan hausnarketarako eta hiritarrekin elkartzeko gunea izango dena. Donostiako Elkano kaleko 5. zenbakian kokatuta dago “Indargune” izenekoa, eta hiritargoak politikarekiko harremanetan exijitzen dituen aldaketetara moldatzea du helburu. “Kontua ez da soilik proiekturik onena aurkeztea, baizik eta proiektu hori denon artean eraikitzea. Hiritargoari galdetu gabe Euskadiren etorkizunean pentsatzeak ez dauka zentzurik. Aldaketa-momentu batean gaude, ziurgabetasunez betetako une batean, baina ezinbesteko dugu erreakzionatzea. Ekarpenak egiteko momentua da, entzutekoa eta egiten ari garen horrekin gure gogoa berotzekoa”, amaitu du.

“Indargune” deitu den horrek eztabaidak, bilerak, erakusketak, lan-gosariak, hitzaldiak eta Donostiako eta Gipuzkoako ordezkariei eginiko elkarrizketa pertsonalak hartuko ditu. Posta bidezko botoa eskatzeko eta emateko izapideak ere egin ahal izango dira eta erraztasunak emango zaizkie gaixoei eta hautestokietara joateko zailtasunak dituzten pertsonei.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube