Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Imanol Pradales: “Euskal enpresarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hitzematen dut, kalitatezko enpleguak sortzeko eta gazteek soldata hobeak izan ditzaten”
EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradalesek Tknika Lanbide Heziketako zentrora egin duen bisitan, hogei bat enpresarekin batera, ziurtatu du euskal gazteriak merezi dituela bere prestakuntzaren mailan egongo diren aukerak eta lan baldintzak, talentua eskuratzeko ematen den lehia globala delako“Ondo prestatutako gazteria behar dugu, soldata egokiekin. Euskadiko enpresekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hitzematen dut, kalitatezko enpleguak sortzeko eta gazteentzako soldata hobeak egon daitezen, guk geuk harrobia zaindu ezean, inork ez baitu egingo. Gazteek etorkizunean konfiantza izatea nahi badugu, argi izan behar dute beren aukerako bizi proiektua Euskadin egin ahal izango dutela”. EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradalesek hausnarketa hau egin du Errenterian,Tknika Lanbide Heziketa zentrora egin duen bisitan. Bertan entzun eta ezagutu ahal izan ditu enpesen, prestakuntza alorreko profesionalen eta ikaslen euren kezka eta ardurak, bai eta egiten duten diagnostikoa ere Euskadin etorkizunera begira enpleguan, prestakuntzan eta talentuaren alorrean izango dituen erronken inguruan.
Imanol Pradalesek era berean balioetsi du Euskadiko Lanbide Heziketa, urtero milaka pertsona lan merkatura sartzen dituelako eta Europan erreferentzia delako merkatuaren eta enpresen beharretara moldatzeko duen gaitasunari esker. Hala egin dezake Tknika proiektua bezalakoei esker, ikerkuntza eta berrikuntza aplikatura bideratuta baitago.
“Hezkuntzarik eta prestakuntzarik onenean inbertitzen jarraituko dugu, harrobirik onena dugula ziurtatzeko; ondo prestatua, biharko erronkei aurre egiteko eta gure industria eta ekonomiaren etorkizuna bermatzeko. Eta hori lortzeko, beste urrats bat eman behar dugu, prestakuntzarik onena bermatzea ez ezik, euskal gazteentzako aukera eta lan baldintzarik onenak ere. Kalitatezko enpleguez ari naiz, soldata duinekin,hazteko aukerekin, malgutasunarekin eta kontziliazioarekin. Hori dena ezinbestekoa da talentua etxean gera dadin, talentua eskuratzeko lehia, globala delako”, amaitu du Pradalesek.
Tknika da Eusko Legebiltzarraren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketa Sailburuordetzak bultzatutako zentroa, ikerkuntza eta berrikuntza aplikatura dedikatua. Sare lanean arituz eta lanbide heziketako irakasleen inplikazioarrekin, Tknikak proiektu berritzaileak garatzen ditu teknologian, prestakuntzan eta kudeaketan. Bisitan, Pradales industria, makina-erreminta, elikadura, osasuna, iraunkortasuna eta silver economy sektoreetako hogei bat kluster, enpresa, elkarte eta fundazioetako ordezkariekin bildu da.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31