Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Maria Eugenia Arrizabalaga: “EAJren eredu sozioekonomikoari esker lortu dugu Euskadin dugun gizarte-eredu aurreratu eta orekatua”
Udal politiken garrantzia azpimarratu du Elena Lete hautagaiak “Gure udaletatik hasi behar da politika industrialak egiten. Enpresak herrira etor daitezen industriarako lurrak eta baldintzak sortu behar dira”EAJ-PNVren Debagoienako hautagaiak, EBBko burukide eta hautagai den Maria Eugenia Arrizabalagarekin elkartu dira gaur Bergarako Larramendi industrialdean, EAJren eredu sozioekonomikoa defendatzeko baliatu duten bisita batean. Arrizabalagak aldarrikatu duenez eredu honi esker lortu da “Euskadin dugun gizarte-eredu aurreratua”, hain zuzen, “zaintza, hezkuntza, osasun ala kultur zerbitzu zabalak dituena edo garraio eta errepide sare orekatu bat lortu duena”. Azaldu duenez, “aberastasuna sortzea behar beharrezkoa da zerbitzu guzti horiek eusteko eta hobetzeko, eta ez dago beste eredurik zerbitzu guzti hauek aurrera egitea nahi badugu”. “Horretarako, jarduera ekonomikoa beharrezkoa da, zeren enpresek sortzen dituzten lanpostuen eta enpresa horiek zein langileek ordaintzen dituzten zergen diru-bilketari esker baitauka Euskadik egungo ongizate maila”. Burukide eta hautagaiak ziurtatu du beharrezkoa dela “ekintza politikoa helburu horrekin etengabe lerrokatzea; berrikuntza eta lehiakortasuna sustatuz, ekintzailetza eta talentua erakartzea lagunduz eta bikaintasunaren aldeko apustua eginez”, “urte guzti hauetan egin dugun bezala, enpresetan langileen partaidetza sustatuz eta eredu kooperatiboak ere bultzatuz.”
“Aberastasunik sortzen ez badugu miseria besterik ez dugu banatuko” esan du irmoki Maria Eugenia Arrizabalagak eta gehitu du “urte luze hauetan ahalegin handia” egin dutela EAJko gobernuek gizarte babeserako euskal sistema, osasun publiko unibertsala eta hezkuntza-sistema sendotzeko. “Gaur egun, Euskadiko berdintasun soziala Europako iparraldeko herrialdeen maila berean dago”, borobildu du bozeramale jeltzaleak.
Beste alderdiek egunotan EAJri egiten dizkioten kritiken aurrean, azaldu du Arrizabalagak “euskal errealitatearekin bat ez datozen diskurtsoak elikatzen saiatzen” ari direla alderdi eta eragile batzuk, “konfrontazio-estrategia” baten baitan, eta “euskal herritarrek duten iritzia polarizatzeko helburuarekin”. “Gure eredua zaharkituta dagoela eta eredu aldaketa bat behar dugula aldarrikatzen dute sekula herri-eraikuntzan parte hartu ez dutenek, konfrontazio eta liskarra besterik sortu ez dutenek” hain justu. “Guk ekintzekin demostratu dugu herri-eraikuntza; beste batzuk hitzetatik haratago, ez dute ezer.”
Halaber, jeltzaleek gaur, Bergaran, aldarrikatu nahi izan dute “sekula baino biziago” dagoela EAJren eredu sozioekonomikoa, eta bertako enpresek eta teknologia berriek ahalbideratuko dutela “aberastasuna, gaur egun daukagun bizitza maila bermatzeko eta hobetzeko”.
Azkenik, Elena Lete hautagaiak udal politiken garrantzia azpimarratu du esanez, horretarako, gure udaletatik hasi behar dela politika industrialak egiten. Industria eta enpresak herrira etor daitezen HAPOak, industriarako lurrak eta baldintzak sortu behar baitira, edozein momentutan enpresa bat bertara etor dadin lanpostuak eta aberastasuna sortzera. Hautagaiak zera esanez amaitu du: “Gaur hemen dugu horren adibide garbia: Larramendi industrialdea, Bergaran udal gobernu jeltzaleek sortutako aukera bikaina. Industrialde hau betetzeko, Udaletik lana egitea ezinbestekoa da eta ziur gaude Larramendi Bergarako ikurretako bat izango dela eredu sozio ekonomikoaren bultzada gisa.”
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31