Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ-PNV: "PMUSaren proposamenak dagoeneko gure 7 ekimen biltzen ditu"
Talde jeltzaleak, dagoeneko onartu zaizkion ekimenez gain, PMUSa hobetzeko proposamen berriak aurkeztuko dituela jakinarazi duHiriak hazkunde ekonomikoaren gune neuralgikoak dira, baina munduko karbono isurketen %70 inguru ere sustatzen dute, baita baliabideen %60a baino gehiago kontsumitzen ere. EAJ-PNVtik uste dugu, Udalak dagoeneko bizi dugun eraldaketa honetan jokatzen duten papera funtsezkoa dela. Hala adierazten du gainera, Nazio Batuetako estatu kide guztiek 2015ean onartu zuten 2030 Agendako GJHek (Garapen Iraunkorreko Helburuak). Are gehiago, ezin dugu ahaztu, 2050ari begira, hiriko biztanleria bikoitza baino gehiago handitzea espero dela.
Testuinguru horretan, eta energia eraldaketaren barruan, gure hiriko mugikortasuna egokitzea izango da gakorik garrantzitsuenetako bat eta funtsezko garrantzia izango duen alorra da. Horregatik, EAJ-PNVtik azken urte hauetan gure hiriak etorkizunean izango dituen beharrak aurreikusten joan gara, eta hauen gainean lanean. Era berean, proposamen eraikitzaileak, positiboak eta anbizio handikoak bultzatu eta planteatu ditugu urteotan. Iruni lagunduko diotenak, hiri eredu jasangarri bat lortzeko, zarata gutxiagorekin eta errespetu handiagoarekin. Eredu horri esker, Irungo herritarrek eberaien egunerokotasunaz errazago gozatuko dute.
Orain arte, onartu zaizkigun ekimenak hurrengoak dira:
• Kolon pasealekuko bidegorria (2020.09.21)
• Nafarroa etorbidean gorantzako bidegorria (2020.12.18)
• Gain Gainean eta Urdanibia plazaren arteko lotura sortzea, Larretxipi kaletik barrena, udaletxearen atzeko aldean oinezkoentzako pasabide bat eraikiz. (2022.07.28)
• Hiriko leku estrategikoetan elektrizitatea kargatzeko guneak jartzea, auzo guztiek hurbileko karga-gailuren bat izan dezaten saiatuz, herritar guztien sarbide zuzena bermatzeko. (2021.09.21)
• Hirian dibertsitate funtzionala, kognitiboa eta sentsoariala duten pertsonei egokitzeko neurriak ezartzea. (2022.07.28)
• Bizikletentzako aparkaleku publikoen, seguruen eta estalien sare bat egokitzea gure hiriko hainbat tokitan. (05.2022)
• Amute eta Santiagotarrak artean, Plaiaundi institutuaren atzealdetik oinezkoentzako eta bizikletentzako lotura bat sortzea, nazioarteko zubietatik igaroaz (2013)
Neurri horiek guztiek komunean dute, batetik, dagoeneko teknikoki onartuak izan direla eta PMUSaren lehen dokumentuan atxikituak izan direla, eta bestetik, helburu bakarra dutela: Irungo herritar guztien bizitza hobetzea. Hala nola, bizikletaren erabilera erraztuz, bidegorri seguruak, konektatuak, eta egokiak eskainiz, hiriko auzoak lotuz eta horrela auzoak edo kaleak berpiztuz, betiere kolektibo bereziei zuzendutako mugikortasun beharrak ahaztu gabe.
Era berean, eta amaitzeko, EAJ-PNVtik jakinarazi nahi dugu aurkeztutako dokumentua nabarmen hobetuko luketen ekimenetan lanean jarraitzen dugula, irundarrek adierazitako beharrei erantzuten dieten funtsezko ekimenetan. Proposamen hauek zuzenketa gisa aurkeztuko ditugu laster, Osoko Bilkuran era gardenean eta herritarrei begira landu ahal izateko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31