Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ez atzeratu Tolosaldeko ospitale publikoa
Jaurlaritzarekin adostuta EAJk aurreko legealdian Tolosaldeko Ospitale Publikoa eraikitzea bideratu ondoren, EH Bilduren udal gobernuak orain Ospitalerako orubea zalantzan jartzea salatu dute ordezkari jeltzaleekOlatz Peon, Tolosako alkate ohi eta legebiltzarkideak ziurtatu du, “Tolosaldeak bermatua izan duela osasun zerbitzu publikoa” 90.hamarkadatik eta “2019an, osasun zerbitzuen antolaketa integral berriak, ESI delakoak, ospitale publiko baten premia zegoela erakutsi zuela, Osakidetzako ospitaleen sarean txertatuko zena”. “Ospitale berriaren eraikuntza sustatuko genuela esan genuen eta esandakoa egin dugu, hitzekoak garelako”, nabarmendu du ordezkari jeltzaleak.
Pandemia aldian bertan, “2021eanTolosako Udalean azterketa egin genuen ospitalearen kokaleku egokiena zehazteko”. “Gardentasunez, pausu guztien berri eman genien udal ordezkari guztiei, herritarrei, bilerak eginez, eta Jaurlaritzako teknikariek kokapena aztertu eta balekotzat eman zuten”, ziurtatu du Olatz Peonek. Hala, suhiltzaileen pareko orubea onetsi zen eta “EH Bilduko udal ordezkariek toki egokia zela iritzi zioten”. Beraz, “Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, HAPO delakoa, egin zain dago Osasun Saila, ospitalea eraikitzen hasteko idazketa eta lizitazioari ekiteko”.
Horiek horrela, EAJ-PNV “harrituta eta kezkatuta” dago EH Bilduren jarrera aldaketagatik. Batetik, “Asuntzion klinika erosteko aukera” adierazi izanagatik, “arlo pribatuarekin harremana moztea ezinbestekoa” dela eten gabe esanez ibili ondoren. Xarles Iturbe Tolosako EAJko zinegotziak ere “harridura eta kezka” adierazi ditu, “urtetako eskaria, Tolosaldeko ospitale publikoa, gauzatzeko moduan denean, eta eskualdeak irmo bultzatu beharko lukeenean, EH Bildu zalantzati ageri delako, determinazio faltan.” “Batzuk –azpimarratu du zinegotzi abertzaleak–, atzera egiten ari direla dirudi, karramarroak bezala”.
Ondorioz, Xarles Iturbe jeltzaleak zorrotz eskatu dio Tolosako udal gobernuari: “amaitzeko ahal bezain pronto lanketa urbanistikoa, tamalez atzeratua dagoena eta udal gobernuarentzat lehentasuna izan beharko lukeena, suhiltzaileen pareko orubea Jaurlaritzaren esku uzteko, bertan Tolosaldeko ospitale publikoa eraikitzeko” eta bestetik, “ez jartzeko ezbaian ontzat emana dagoen eremua, arrazoi sakon eta kontrastaturik ez bada”.
Prentsaurrekoan agertu diren EAJko ordezkariak: Olatz Peon legebiltzarkidea, Xarles Iturbe eta Patxi Amantegi Tolosako zinegotziak, Rodrigo Vilar Ibarrakoa eta Rafa Uribarren Osasun Delegatu ohia.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31