Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Olano: “A21ean herritarrek erabakiko dute aurrera edo atzera egin nahi duten: industriaren eta berrikuntzaren alde egiten jarraitu, edo atzera pausoak eman, enpresarekiko mesfidantza besterik ez duten mugimendu politikoen eskutik"
EAJ-PNVk Debabarrenako industriaren garapenaren aldeko apustua aldarrikatu du, lurraldearen ongizate sozioekonomikoa bermatzen jarraitzeko.EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako Debabarrenako lau hautagaiak aurkeztu ditu gaur Eibarren, Aitor Iriondo, Eva Juez, Xabier Eizagirre eta Ivan Iriondo, hurrenez hurren, Markel Olano eta Maria Eugenia Arrizabalaga zerrendaburuekin batera. Beraiekin izan da Elgoibarreko alkatea den Maialen Gurrutxaga. Elkarrekin eskualdearen testuinguruari eta erronkei buruzko iritziak eta hausnarketak partekatu dituzte; bailara bat non industriak funtsezko zeregina duen. EAJ-PNVk aurrerapenerako eta ongizate sozioekonomikorako tresna gisa industria garatzen jarraitzearen alde egiten du.
Ildo horretan, Markel Olanok lurraldearen sendotasun ekonomikoa azpimarratu du, industria-sareak eta alderdi jeltzaleak ekonomia arloan sustatutako politika publikoen bitartez egindako lanaren ondorioz. “Gipuzkoako ekonomiak oinarri sendoa du, langabezia tasa % 5,4koa da eta berrikuntzarako inbertsioa Europako batez bestekoa baino handiagoa da”. Gaineratu duenez, Debabarrena eskualdea beti nabarmendu da, bere industria-izaerarekin, lurraldean aberastasuna eta ongizatea sortzeko palanka gisa moduan. Ildo horretan, beharrezkoa da industriaren aldeko apustua egiten jarraitzea eta aurrerapena sustatu ahal izateko tresnak ematen jarraitzea. Aldi berean, hautagai jeltzaleak keinu bat egin dio BIC Gipuzkoa Eibarren enpresa-sektore berriak bultzatzen laguntzeko egiten ari den lanari, eta apirilaren 21eko hauteskundeetara begira herritarrei dei egin die. “Apirilaren 21ean Debabarrenako herritarrek erabakiko dute etorkizunean industria aurrerapenerako eredu batekin aurrera egiten jarraitu nahi duten edo atzera egingo duten enpresaren aurrean mesfidantza besterik ez duten mugimendu politikoen eskutik”, esan du Olanok.
Bestalde, Maria Eugenia Arrizabalagak Euskadiren eraikuntzan aurrera egiteko alderdiak hasieratik egin duen lana azpimarratu du. Arrizabalagak adierazi duenez, “gizarte garapena eta herri eraikuntza txanpon bereko bi aldeak dira, ezin dira banandu”. Eibarko Untzaga plazan egindako prentsa agerraldian zerbitzu publikoen alde lan egiten jarraitzeko beharra azpimarratu du Arrizabalagak, lurraldeko herritarren beharrei erantzungo dien zerbitzu publikoen eta zaintza sistema bat izateko, hain zuzen ere.
Emakumearen Nazioarteko Egunaren atarian, Arrizabalagak gogoan izan du emakumeek gizartean duten zeregina, eta giza eskubideen, pertsonen duintasunaren eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten jarraitzearen garrantzia aldarrikatu du.
Goizean zehar izan den lan-bileraren ondoren, Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak Eibarko kaleetan zehar ibili dira, herritarren iritziak eta kezkak bertatik bertara ezagutzeko.
Debabarrenako zerrenda kideak
Eusko Legebiltzarrerako EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendari dagokionez, lau gizon-emakumek osatzen dute Debabarreneko ordezkaritza. Aitor Iriondo elgoibartarrak, Debabarreneko zerrendako lehenengo kideak “Euskadiren eta Debabarrenaren alde lan egiteko gogoz” daudela gehitu du, “ilusioz eta konpromisoarekin”.
Hauek dira Debabarreneko lau zerrenda kideak:
• Aitor Iriondo Unamunzaga (14. zerrendan). 23 urte. ELGOIBAR. Enpresa zuzendaritzan gradua Mondragon Unibertsitatean eta Masterra Erakundeen Nazioartekotzean. EGIko Aberri Kontseiluko kidea. Euskalduna. Elgoibarko Udalean zinegotzia.
• Eva Juez Garmendia (15. zerrendan). 51 urte. EIBAR. Euskalduna. Informazio Zientzietan Lizentziaduna. Historia Garaikidean graduondokoa. Pianoko titulua. Eibarko Udalean zinegotzia (2005-2019). Legebiltzarkidea.
• Xabier Eizagirre Aizpurua (17. zerrendan). 39 urte. MUTRIKU. 2015ean afiliatua. Mutrikuko UBB. 39 urte. Euskalduna. Enpresa Administrazio eta Kudeaketan Lizentziatua. INER EUSKADI enpresako komertziala. Mutrikuko Udalean zinegotzia.
• Ivan Iriondo Axpe (25. zerrendan). 29 urte. EIBAR. Zuzenbidean graduduna. Eibarko UBB idazkaria. EGIko Erkiko kidea. Gipuzkoako Foru aldundian Batzar Nagusiekiko harreman idazkaria.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31