Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gobernatzen hasteko garaia da: aurrera egiteko erabakiak hartzekoa eta soilik kritikatzeko atzera begiratzeari uztekoa
Otsaileko osoko bilkuran egiaztatu zen Abotsanitz oraindik ez dela gobernatzen hasi, eta 9 hilabete igaro dira hauteskundeak irabazi zituztenetik. Gobernatzeak erabakiak hartzea eta aurrera egitea dakar.Eta orain arte ikusten dugun gauza bakarra da nola gaiak ikasten, baloratzen, aztertzen, birplanteatzen dituzten... Halaber, nola begiratzen duten atzera soilik kritikatzeko eta erantzukizuna administrazioen artean banatzeko. Baina erabaki eta aurrera egin, gutxi.
Erabakitasunik eta argitasunik ezaren adibide bat EAJ-PNV udal taldeak Udalak Casadevante Jauregiarenen erosketa azter dezan egindako eskaerari emandako erantzuna da. Udal-gobernuak benetako interesa izango balu, eraikina erosteko aukera aztertuko litzateke, baloratzen hasi aurretik, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak eraikinaren % 75 ordaintzeko eskatu beharrean.
Hondarribiko Udalak erosi nahi badu hondarribitarren zerbitzura jartzeko, zer zentzu du Eusko Jaurlaritzari edo Gipuzkoako Foru Aldundiari erosteko dirua eskatzea? Norbaitek imajinatzen al du udalerri bakoitzak horrelako eskaera bat egitea Eusko Jaurlaritzari edo Aldundiari?
Erantzunean dagoen zorroztasun faltak kezkatzen gaitu. Kezkatuta gaude, orain udal gobernutik Abotsanitzek gauzagarriak ez diren ideiak plazaratzen jarraitzen duelako. Eta kezkatzen gaitu, ez baitakigu zein helburu duten horrelako mezuekin, baina lortzen duten gauza bakarra herritarrak nahastea da.
Casadevante jauregia duela urte batzuk salgai egoteari dagokionez, ez dugu ukatuko. Egia da informazio hori aurreko udal-gobernuari helarazi zitzaiola. Baina baldintzak egungoak ez bezalakoak ziren. Lehenik eta behin, proposatutako prezioa askoz ere altuagoa zen. Udalak San Telmo gaztelua erosi berri zuen. Eta une hartan ez zegoen funts pribaturik eraikina eta hotel- lizentzia erosteko. Orain bai, badago.
Beraz, benetan udal gobernuak gai honekin lanean hasi nahi badu, hori egitera gonbidatzen dugu. Baina erantzukizuna EAJak gobernatzen duen beste erakunde batzuei pasatzea ez da lanari ekitea. Kontu honetan eskuak garbitzea besterik ez da.
EAJ-PNV udal taldea erosketa prozesua babesteko bere esku dagoen guztia egiteko prest dago, Udalak aukera hori aztertzen badu eta teknikoki bideragarria bada.
Baina udal gobernuari eskatzen diogu argia izan dadila, eta une honetan aukera hori interesgarria iruditzen ez bazaio eta lehentasunen artean ez badago, argi eta garbi esan dezala.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31