Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pradalesek Gipuzkoako enpresa-ehunaren aldeko apustua indartu du Tolosaldera egindako bisitan.
EAJ-PNVko lehendakarigaiak tokiko garapen ekonomikoarekin eta euskal osasunaren berrikuntzarekin konpromisoa hartu du.Imanol Pradalesek, EAJ-PNV lehendakarigaiak Tolosaldea bisitatu zuen atzo eskualdeko errealitate soziala eta ekonomikoa lehen eskutik ezagutzeko. Ibilbidean, Hautagaiak Boinas Elosegui bisitatzeko aukera izan zuen. Era berean, enpresa txiki eta ertainen garrantzia nabarmendu eta bere konpromisoa berretsi zuen.
“Gipuzkoak bere enpresa ereduan asmatu egin du. Enpresa espezializatu, lehiakor eta berritzalea da aberastasuna sortzea eta ongizate maila altuak ahalbidetu dituenak”.
Hautagaiak Tolosaldeko eragile sozial eta ekonomikoekin biltzeko aukera izan zuen, hauen erronkak eta proposamenak ezagutzeko. Pradalesek proiektu berria indartzeko beharra nabarmendu eta elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuen, gizarte bezala amankomunean ditugun helburuak burutzeko. “Eraikuntza nazionala eta soziala txanpon beraren bi aldeak dira, herri gisa ditugun erronkak aitortu behar ditugu eta politika berritzaileen bitartez erantzun”.
Hitzaldian, Imanok Pradalesek euskal gizartearen onurarako EAJ-PNVek instituzioetan duen lidergoa azpimarratu zuen eta Madrilen lortu diren aldiriko trenen eskumena azpimarratu zuen. Gipuzkoako herritarren mugikortasuna eta ongizatea hobetuko baitu. Aldi berean, EAJ-PNV Tolosa udal taldeak aldiriko geltokian irisgarritasuna bermatzeko duen apustua nabarmendu zuen.
Osakidetzari dagokionez, Tolosako ospitalearen alde egingo duela onartu zuen. Halaber, hauteskunde programan, osasun zerbitzu publiko berritu eta sendo baten alde egitea bere lehentasuna izango dela aitortu zuen.
Tolosaldeko alderdikideekin izandako solasaldian, baiarako kultura enpresa-sortzailea eta nortasun euskaldun eta propioa goraipatu zuen. Garrantzizkoa baita erroak zaintzea Euskadi oparo eta global baten alde egiteko. “Tolosaldea eta bere enpresa-sarea, herri gisa dugun indarraren lekuko da. Ongizatearen eta kohesio sozialaren bermea baita”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31