Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariako EAJ-PNVk Udalari eskatu dio N-634 errepidearen mozketen inguruan herritarrak egoki informatzeko
Bide segurtasuna bermatzeko, EAJ-PNVk Meagako errepidean ibilgailu astunen trafikoa mugatzeko eskaera luzatu dio Bide Azpiegitura departamentuari eta Mugikortasun sailari lanzaderako autobusa eta Lurraldebusen ohiko zerbitzuak egoki koordinatzeko.Getariako EAJ-PNVk harridura agertu du Getaria eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidearen mozketak herrian eragindako aldaketen inguruan Getariako Udala ez delako inolako informaziorik ematen ari, honek herritarren egunerokoan duen eraginarekin.
“Herritar batzuk jakinarazi digutenez, errepidearen informazioaz gain Lurraldebusen lanzadera zerbitzua ez da egokiena, ez baitago ongi koordinatuta Meagatik pasatzen diren autobusekin, hauek denbora luzez Meagan euripean egotera behartuz”.
Getariako Udalaren informazio eta koordinazio ezaren aurrean, Getariako EAJ-PNV harremanetan jarri da Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituratako departamentuarekin. Honek adierazi digunaren arabera “otsailaren 11n kostako horma apurtu zen paseoaren azpian zuloa egin arte. Zulo honek errepidearen zati txiki bati ere eragiten zion, errepidea berriz irekitzeko errai bat ireki zen eta txandakako trafikoa ezarri zen.
Hori konpontzeko, Diputatuen Kontseiluak larrialdiko obra bat abian jartzea onartu zuen. Hala ere, otsailaren 23an, ostirala, errepidea itxi behar izan zuten, denborale berri batek jo zuelako, eta horrek okerrera egin du zuloaren egoeran, oso handia baita eta bi erreiei eragin baitiezaieke.. Segurtasun neurri gisa, errepideak guztiz itxita jarraituko du datozen egunetan, eguraldia baretu, prebisioa hobetu eta behar diren ikuskapen eta frogak egin ahal izan arte. Errepide tarte hau konpontzeko lanak onartuta eta hasteko prest ditu Bide Azpiegituretako departamenduak eta egoera orokorrak utzi bezain laster ekingo zaie jarduketei”.
Getariako Udalaren “inmobilismoa” ikusirik, Getariako EAJ-PNVk hurrengoa eskatu dio Bide Azpiegituretako departamentuari:
1.- Herritarrekin komunikazio zuzena izateko bideak martxan jar ditzala, Getariako herritarrek obraren edo mozketen zuzeneko informazioa izan dezaten, oraingoak kontuan izanda baina baita ere etorkizunean egon daitezkeenak ere
2.- Bide segurtasuna bermatzeko, GI-3391 errepidean, hau da Meagako errepidean, ibilgailu astunen trafikoa galaraz dezala, eta guztiz beharrezkoa den kasuetan baimen puntualak eman ditzala.
Aldiz, Getariako Udaleko Udal Gobernuari eskatzen diogu:
1.- Beharrezko izapideak eta lanketak egin ditzala Mugikortasun departamentuarekin lanzaderako autobusa eta Lurraldebusen ohiko zerbitzuarekin dauden konexioak ondo bermatzeko eta ta erabiltzaileen ongizatea babesteko.
2.- Protokolo bat idatz dezala, herritarrak informatuta edukitzeko eta koordinazioa hobetzeko.
3.- Etorkizunera begira, horrelako intzidentziez informatzeko, kanalak errebisatu eta hobetu ditzala herritarrek informazio zuzen, azkar, eguneratu eta erreala izan dezaten.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31