Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/02/28

EAJ-PNV: "Txenpereneak aurrera egiten jarraitu behar du"

Talde jeltzaleak Txenperenearen eta hiriko kirol instalakuntzen ibilbide orria eskatu dio Udal Gobernuari
EAJ-PNV:

1993an Irungo Udalak eta gainerako erakundeek sinatutako erakunde arteko hitzarmenean, Udalak Plaiaundiko parke ekologikoko kirol instalakuntzak bertatik atera eta, hiriaren beste kokapen batera eramateko konpromisoa hartu zuen. Hori bai, tamalez, 25 urte behar izan dira behin betiko kokapena izateko: Txenperenea. Kirol instalakuntzak barne hartzeko behar diren ezaugarri guztiak betetzen dituen kokalekua, gure EAJ-PNV taldeak landu eta 2018ko abenduaren 28an Udalbatzak babestu zuena.

Egun hartatik bost urte baino gehiago pasa dira, ezberdinen arteko akordio hori lortu genuenetik. Interes alderdikoiak alde batera utzita, proiektu handietan eta Irungo hobekuntzan aurrerapen asko lor daitezkeela erakusten duen adibide argia izan zen hau. Hala ere, Txenpereneak motel aurrera egiten duela ikusteak kezkatzen gaitu, ez du ahalko lukeen erritmoan aurrera egiten, denborak luzatzen ari dira eta horrek gure hiriko pertsona eta kirolariengan eragin zuzena du. Horregatik eskatzen diogu Udal Gobernuari, lehenbailehen helaraz diezagula Txenperenearen eta hiriko kirol instalazioen ibilbide orria; eman beharreko urratsak, denborak eta beharrak.  

EAJ-PNVtik jakin badakigu edozein administrazio prozesuk bere denbora daramala, baina hori kontuan hartuta eta gauzak ez daitezen behar baino gehiago atzeratu, Udalbatzarekin, herritarrekin eta interesa duten eta kaltetuta dauden klubekin gardentasunaren mesedetan eta aurrerapausoak ematen jarraitzeko asmotan, Udal Gobernuari eskatzen diogu eman diren eta eman behar diren urrats guztien berri eman dezala, baita eman beharko diren pauso hauek zer denboran betetzea aurreikusten duten ere.

Amaitzeko, Udal Gobernuari eskatzen diogu 90eko hamarkadan sinatu zen hitzarmenean parte hartu zuten eta Plaiaundiko instalazioen lekualdaketa finantzatzeko konpromisoa hartu zuten, gainerako erakundeekin ea hitz egin duten helaraztea. Are gehiago, duela hilabete batzuk Udal Gobernuak "aurreproiektua amaituta daukagunean, Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin hitz egingo dugu finantziazioa eta horren prestasuna aztertzeko" esan zuenean. EAJ-PNVtik argi dugu, Txenpereneak lehenbailehen errealitate izan behar du eta uste dugu, itxaronaldi urte gehiegi izan direla guztiontzat. Askok defendatu dugun bezala, tokiko kirola gure hirian dugun aberastasun garrantzitsuetako bat da, eta ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin adostutakoak betetzeko asmoz, Irun nora nahi daramaten kirolari horiek instalazio egokiak ahal bezain pronto merezi dituzte.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube