Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/02/23

Casadevante jauregia erosteko aukera baloratzeko eskatzen diogu gobernu-taldeari

Duela aste batzuk jakin genuen Casadevante jauregia salgai dagoela eta jabeak Udalarekin harremanetan jarri direla erosketa prozesu bat hasteko aukera baloratzeko
Casadevante jauregia erosteko aukera baloratzeko eskatzen diogu gobernu-taldeari

Casadevante etxea, Kale Nagusiko 5. zenbakian kokatua, Hondarribiko Hirigune Historikoaren Monumentu Multzoaren zati da. XVII. mendean eraiki zen eta barroko estilokoa da.

EAJ-PNVtik udal gobernuari eskatzen diogu, gutxienez, Udalak azter dezala eraikin historiko hau erosteko aukera, San Telmo gaztelua erosteko erabili ziren irizpide berberei jarraituz: hiriko ondare historikoa balioan jartzea eta interes publikoak pribatuen aurretik jartzea.

Badakigu horrelako erabaki bat ez dela gauetik goizera gauzatzen; prozesu horretan udal teknikari asko inplikatu behar direla. Baina San Telmo gazteluaren erosketarekin ikusi ahal izan dugu hori egiteko interesa dagoenean, egin daitekeela. Eta ziur gaude hondarribitarrek oso modu positiboan baloratuko dutela Udalak etxea erostea herritarrei zerbitzua eskaintzeko. Lau solairu ditu eta kulturarekin, sortzaileekin eta artistekin lotutako hainbat erabileratara bidera daiteke. Baita ere, ekitaldi edo ospakizun zibilak hartzeko gune egokia izan daiteke. Hirigune Historikoko kultura-baliabide publikoak osatuko lituzkeen erakusketa-areto hori har lezake, adibidez.

Izan ere, jakin dugu interes pribatuak daudela Casadevante jauregia erosteko asmoarekin. Zehazki, eraikina eta hotel lizentzia erosteko interesa duten atzerriko inbertsio funtsak. Horregatik, gure ustez, Udalak eraikina eskuratzen saiatu beharko luke, hondarribitar guztien ondarea delako. Saiatu ere egiten ez bagara, agian urte batzuk barru damutuko gara.

Talde guztiok San Telmo Gaztelua erosteko prozesuan adostasunara iristeko aukera izan genuen eta oraingoan ere horrela izatea gustatuko litzaiguke. Badakigu Casadevante Jauregia erostea ez dagoela gobernu-taldearen lehentasunen artean, baina Hondarribiak ez luke galdu behar bere ondare historiko publikoa handitzeko aukera.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube