Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oñatiko EAJ-PNV harremanetan jarri da Gipuzko-ako Foru Aldundiarekin, San Prudentziora au-tobus-anezka jartzeko proposamena aurkezteko
Proposamenak Oñati eta San Prudentzioko autobus-geltokiaren arteko lotura hobetzea du helburu, baita Oñatik Lurraldebuseko autobus-linea nagusiekin duen konexioa samurtzea eta Debagoienako udalerriekin zein hiriburuekin duen lotura hobetzea ere.Oñatiko EAJ-PNV harremanetan jarri da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta bilera eskatu dio irisgarritasuna hobetu, eta mugikortasun iraunkorra eta ekitatiboa sustatzeko duen konpromisoaren baitan. Helburua da Oñatiko herrigunea San Prudentzioko autobus-geltokiarekin lotuko duen anezka-zerbitzua martxan jartzeko eskaera aurkeztea, Debagoienako garraio publikoaren sarearekin lotura samurtzeko.
Garraio publikoaren konexioa hobetzea Oñatiko beharrizan handia da. Izan ere, Oñati eskualdeko komunikazio-bide nagusitik (GI-627) urrun kokatuta dago. Kokapen horren eraginez, herritarrek egoera berezia bizi dute, eta zailtasun handia dute garraio publikoarekin konexio ona eta eskuragarria bermatuta izateko. Oñatiarren interesen eta mugikortasun-beharren alde egiteko, Oñatiko EAJ-PNVk Gipuzkoako Foru Aldundiko atea jo du.
Jeltzaleen iritzian, ‘autobus-anezka jarriz gero, Lurraldebuseko autobusen ibilbide nagusiekiko konexioa erraztuko da batetik, eta, bestetik, aurrerapauso garrantzitsua izango da Oñatiko herritarrek garraio publikoa eskuragarri izan dezaten, beste herritar askok duten moduan’. Era berean, Oñatiko EAJk azpimarratu du ekimen hori funtsezkoa dela Debagoienan mugikortasun iraunkorra sustatzeko, ’ibilgailu pribatuekiko mendekotasuna murriztuz eta garraio publikoaren erabilera bultzatuz’. Gainera, Oñati eta San Prudentzioko autobus-geltokiaren arteko zuzeneko konexio horrek samurtu egingo du beste garraio-linea batzuekin integratzea eta hobeto lotuko du Oñati, bai Debagoineko udalerriekin, baita hiriburuekin ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiari eskaera hori aurkeztean Oñatiko EAJ-PNVk egindako bideak zera islatzen du: alderdi jeltzaleak konpromiso irmoa duela oñatiarren mugikortasun-beharrizanei erantzungo dieten zerbitzuak martxan jarri daitezen.
Amaitzeko jeltzaleek espero dute eskaera horrek Foru Aldundiaren babesa jasotzea lehenbailehen martxan jarri ahal izateko. Era horretan, garraio publikoan aurrerapausoa emango da Oñatin, eta, oro har, Debagoienan.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31