Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ-PNVk lehen sektoreko eragileen eta Udalaren arteko lan mahai bat sortzea proposatu du
Talde jeltzaleak bertako lehen sektorearekin duen konpromisoa berretsi du eta landa eremuan aukerak eta bizi kalitatea sortzeko lankidetzaren aldeko apustua egin duAzken hamarkadetan, eta faktore askoren ondorioz, Irungo landa eremuak indarra galdu du hiriko jarduera ekonomikoan, eta hori nabarmendu egiten da denboran zehar eratzen joan den paisaian. Are gehiago, bertako lehen sektorea Balio Erantsi Gordinaren %0,1 baino ez da, zerbitzuen sektorea %75a eta industria %17,3a izanik. Gaur egun, udalerriko 4.240 hektareetatik, 566 hektarea daude nekazaritzako azalera erabilgarritzat sailkatuta.
Horren harira, azken egun hauetan, EAJ-PNVtik jarraipen berezia egiten ari gara Europa osoan zehar, eta baita Gipuzkoan ere, gertatzen ari diren lehen sektoreko mobilizazioei. Protesta horien helburua, besteak beste, askotan aintzat hartzen ez den eta zigortzen den errealitatea agerian uztea da.
Irungo landa jarduerak errekonozimendu soziala behar du, eta baserritarrek egiten duten lana balioestea: ingurunearen zaintza, kalitatezko ekoizpena, tokiko jarduera ekonomikoaren sustapena... baita Udal Gobernuaren bultzada eta apustu argia ere. Helburu horrekin, EAJ-PNVtik askotan proposatu izan ditugu gure hiriko ingurune naturalak babesteko plan bereziak garatzea; Olaberriako eta Meakako Plan Bereziak esaterako. Baina une oro, jakitun izanik plan horiek Kateara, Bidasoara, Anakara... zabaltzeko beharra ere badagoela. Are gehiago, maiatzean amaitu zen Olaberriako Harana Babesteko Plan Berezia jendaurrean jartzeko prozesua, ondorioz, laster, Osoko Bilkuran udal talde guztiok horren inguruko iritzia eman beharko dugu.
Era berean, EAJ-PNVtik baserritarren, lehen sektoreko eragileen eta Udalaren arteko lan mahai iraunkor bat sortzea proposatzen dugu. Horrela, egungo eta etorkizuneko egoera elkarrekin aztertzeko eta haien eskaerei eta arazoei erantzuteko kudeaketa hurbilagoa eta eraginkorragoa egiteko. Era berean, bat egiten dugu euskal nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreko aldarrikapen askorekin, eta bat egiten dugu Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako dekalogoarekin ere. Dekalogo horrek aukerak emango dizkigu eta, produktuen merkaturatzean nola lagundu eta, horrela, gure hiriko, landa nortasuna eta landa kultura indartu eta ikusarazteko.
Amaitzeko, azpimarratu nahi genuke EAJ-PNVtik badakigula lehen sektorea zaintzea eta defendatzea, gurea zaintzea eta etorkizunera begiratzea dela. Udal eskumenetatik abiatuta, gure lehen sektorea zaintzea, gure produktuen eta elikagaien kalitatea eta hurbiltasuna bermatzea, eta gure ingurunearen zaintza sustatzea eta gure tokiko ekonomia indartzea ere bada gure lehentasuna. Eta, horretarako, ezinbestekoa da elkarlanean aritzea, inplikatutako eragileei, eta bereziki Irungo baserritarrei, modu aktiboan entzutea. Horixe da gure ahalegina; lanean jarraitzea, lehen sektorea indartzeko eta etorkizunari begira aukera bideragarri bat izan dadin.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31