Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/02/08

Imanol Pradales: “Hurrengo hauteskundeetan Euskadiren etorkizuna dago jokoan: egonkortasuna eta fidagarritasuna edo populismoa”

Imanol Pradales EAJ-PNVren Lehendakarigaia, Donostia Forumen izan da gaur Donostiako, Buruntzako, Oarsoaldeko eta Bidasoako alderdikideekin Euskadik etorkizunean dituen erronka nagusiak partekatzen.
Imanol Pradales: “Hurrengo hauteskundeetan Euskadiren etorkizuna dago jokoan: egonkortasuna eta fidagarritasuna edo populismoa”

Argazkiak...

Bertan, Imanol Pradalesek adierazi du Euskadiren ongizate maila Europako altuenetakoa izanik ere, etorkizun hobe baten alde egunero lanean jarraitu beharra dagoela, eta bere konpromisoa etorkizun oparo horren alde atsedenik gabe aritzea izango dela, Ongizatearen Euskadi seguru eta global bat eraikitzeko. 

Gauzak horrela, Imanol Pradalesek nabarmendu du Euskadik hurrengo hamarkadako etorkizuna erabaki behar duela udaberri honetan, eta erronka horren aurrean bere konpromisoa da Ongizatearen Euskadi fidagarri, seguru, egonkorra eta globala eraikitzea, beste batzuen populismoaren aurrean. 

Imanol Pradalesek adierazi du EAJ-PNVren indar berria ordezkatzen duela, aurrekoen jakintza eta esperientzia jaso, eta gazteenen bultzada uztartuko dituelarik. Hori horrela, gaineratu du berarekin batera Eusko Alderdi Jeltzalearen talde indartsua izango duela ondoan, eta zentzu horretan Alderdiaren eta gizarte osoaren mobilizazioa eta aktibazioaren garrantzia azpimarratu du, Euskadiren etorkizuna guztion artean eraikitzeko. 

Etorkizuneko erronka nagusien artean, Imanol Pradalesek nabarmendu du, Osakidetzan pandemiak utzi dituen zauriak sendatzea eta hurrengo hamarkadetarako eraldaketa gauzatzea izango direla bere lehentasunak, profesionalekin elkarlanean. Osasun gaiekin batera, hezkuntza sistema sendoa, kalitatezko enplegua sortzen jarraitzea, adinekoen politikak, edota gazteria politikak sustatzea izango dira bere helburu nagusiak.  Era berean, Euskadiren Autogobernua garatzen eta indartzen jarraitzeko jauzi kualitatiboa emateko garaia izango dela ere aurreikusten du EAJren lehendakarigaiak, Imanol Pradalesek. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube