Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Bidegik mugikortasun iraunkorraren eta ingurumenaren alde egindako apustua goraipatu du
Aintzane Oiarbide jeltzaleak azpimarratu du Bidegik 100 milioi euro baino gehiago inbertitu dituela 2020tikAintzane Oiarbide batzarkide jeltzaleak defendatu du Gipuzkoan bide-azpiegiturak erabiltzeagatik salgaien garraiorako ibilgailu astunei aplikatu beharreko kargak betetzen direla, hauek zehazteko irizpideak ezartzen dituen foru-arauak betetzeko portzentaia ezartzea eskatzen duena. Mugikortasun jasangarria eta ingurmen-ibertsioak helburu. Aldiz, ez ditu ontzat eman oposizioak bigarren xedapena ez betetzeari buruz egindako adierazpenak.
Oiarbidek adierazi du, urteetan zehar, Bidegi mugikortasun jasangarri eta ingurumenaren aldeko politikak egiten aritu dela, 2020-2026 aldirako aurreikusitako inbertsioa,107.650.000 eurokoa, azpimarragarria izanik.
Batzarkide jeltzaleak zehaztu duenez, inbertsio horiek “bide-azpiegituren erabileran eta mantentze-lanetan energia-eraginkortasuna hobetzera, obra berriak egiten diren bitartean uraren kalitatea kontrolatzera, saneamendua eta hondakinak kudeatzera, kutsadura akustikoa murriztera eta ibilgailuen zirkulazioak ingurumenean duen eragina murrizteko teknologia garatzera bideratzen dira. AT sistema aipatu du airearen kutsadura eta zarata murrizten dituen apustu teknologiko baten adibide gisa”.
Gainera, azpimarratu du, ingurumena hobetzeko konpromisoa ardatz harturta, 2023an Bidegik 2.300.000 €-ko deskontua egin zuela garraio publikoan eta gutxiago kutsatzen duten salgaien garraioan. "Bidegik ingumenarekin duen konpromisoa legeditik haratago doa", adierazi du.
Foru Arauaren 2. xedapenari dagokionez, bozeramaile jeltzaleak adierazi du xedapen horrek neurri horietara ehuneko bat bideratzeko beharra aipatzen badu ere, ez duela zenbatekoa zehazten. Baina, portzentaia legearekin ondo baino hobeto betetzen du, 107 milioiko inbertsioarekin eta gutxiago kutxatzen duten garraio 2 milioi euroko deskontua ezarttzen baitzaiei.
Hala ere, egindako inbertsioekin eta tarifa-deskontu berriekin beteko dela ziurtatu du. Oiarbidek xedapena betetzearen alde egin du, eta ziurtatu du Bidegik jarraituko duela ingurumen iraunkorraren urratsak ematen.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31