Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/02/02

Irungo EAJ-PNVk Uri Buru Batzar berria du: indartsua, gaztea eta eskarmentuduna

Joan den urtarrilaren 25ean, Irungo EAJ-PNVko Batzarrak Jasone Ugarte aukeratu zuen lehendakari
Irungo EAJ-PNVk Uri Buru Batzar berria du: indartsua, gaztea eta eskarmentuduna

Joan den astean, Irungo EAJ-PNVko Udal Batzarrak Jasone Ugarte aukeratu zuen Uri Buru Batzarreko lehendakari. Ugartek, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzan lan egiten du, Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Teknikari gisa, UPV/EHUn. Gainera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea ere bada Bidasoa-Oiartzun barrutia ordezkatuz. Eskarmentu handiko profesionala, eraginkorra, erabakitzailea, konprometitua eta, batez ere, Irungo ongizatearen alde lan egiteko prest dagoena.

Era berean, Batzar hartan, Uri Buru Batzar berria osatuko duten kideak aukeratu ziren, Ugarterekin batera, agintaldian Irunen eta alderdiaren alde aurrera egin dezaten. Hauek dira izenak: Iulen Arana, Izaskun Izaguirre, Iñaki Zunzundegi, Josean Eizaguirre, Irene Kastezubi, Carlos Martin eta Ibane Yarritu. Prest dauden 8 pertsona, esperientziadunak, alderdiari haize freskoa eskaintzen diotenak, gaztetasuna, indarra eta ilusioa uztartzen dituztenak. Irun hiri hobea egiteko eta irundarrek bizi duten errealitateari erantzuteko gogotsu dauden pertsonak, betiere inor atzean utzi gabe.

Batzarrak talde berri honengan jarritako konfiantzaren eta guztien izendapenaren aurrean, Ugartek, lehendakari berri bezala, alderdikideei eta, oro har, Irungo herritarrei adierazi nahi izan die, "Irungo EAJ-PNVko Uri Buru Batzarretik, jendeak nahi duen Irun horren alde lanean jarraituko dugu, herritarrek etengabe eskatzen duten aldaketa horren alde. Lidergo zentratu, arduratsu eta berritzaile baterantz, momentu oro, pertsona, adineko eta gazte guztien ongizatean eta etorkizuneko onuran pentsatuz. Gainera, batzen gaituzten balio abertzale eta sozial horiek bultzatuko eta zabalduko ditugu. Pertsona guztientzat lan egingo dugu eta EAJ-PNVk eta ordezkatzen duen guztiak gure hirian gero eta indartsuago jarrai dezan lortuko dugu. Irunekin konpromiso argia dugu, eta hiri hobe baten alde lan egiten jarraituko dugu, betiere esperientzia, ardura, talde-lana eta guztiekiko lankidetza oinarri hartuta".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube