Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo segurtasuna eta bizikidetza lehen mailako gaiak direla berretsi du EAJ-PNVk
Irungo segurtasuna eta bizikidetza lehen mailako gaiak direla berretsi du EAJ-PNVkPozten gaitu, duela hilabete batzuk egindako eskaeraren eta 2023-2027ko Irungo Bizikidetza eta Segurtasunerako Itun berriaren dokumentua hobetzeko gure proposamenen ondoren, udal gobernuak beharrezko berrikuntza horretan lanean hasteko deitu izana. Itun honek udal talde guztien babesa izatea espero dugu, aurreko agintaldian gertatu zen bezala.
Era berean, urrats sendoak emateko asmoz, eta Udaltzaingoaren ordezkari berriarekin izandako bilera aprobetxatuz, gure proposamenak jorratzeaz gain, itunean bertan jasotzen den talka planari buruz galdetu diogu, dagoeneko landuta eta garatuta egon beharko lukeena. Are gehiago, arloko ordezkari ohiak, egungo alkatea denak, 2023ko irailean adierazi zuen Talka Planaren proposamen osoa izan bezain laster, Itunaren Batzorde Iraunkorrerako deialdia egingo zuela eta horren berri emango zigula talde politiko guztiei.
Halaber, ordezkari berriarekin planaren egoera argitu nahi izan dugu, eta formalki eskatu diogu, mesedez, Batzorde honen agintaldiko lehen bilera gutxienez deitzeko konpromisoa bete dadila. Eskaera honi erantzunez, ordezkariak Batzordearen bilerarako deialdia egiteko konpromisoa hartu du, Ituna eguneratuta dagoenean. Irun hiri seguruagoa izaten lagunduko dioten neurriak bateratzeko urrats erabakigarriak ematen hasi ahal izateko.
Ildo beretik, EAJ-PNVtik mahai gainean jarri nahi izan dugu, datozen hiru urteetan Udaltzaingoaren plantilla handitzeko, gure taldeak 2024ko Aurrekontuetan lortutako akordioa. Honek, egun irundarrek bizi dugun errealitateari erantzun eraginkor bat ematen lagunduko du.
Irungo segurtasuna eta bizikidetza lehen mailako kontua direla uste dugu, eta ondorioz, Itunaren berrikuntza ezin dela askoz gehiago atzeratu, eta gutxienez, itun honek aurreko Itunean jasotzen ziren eskakizunak jaso behar direla. Irunek lehenbailehen ezarri behar ditu 2023-2027 aldirako Bizikidetza eta Segurtasun Plan Estrategikoaren oinarriak, Talka Plana kontuan hartuta eta herritarren eta gure hiriko segurtasunarekin zerikusia duten agenteen parte hartzea sustatuz.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31