Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk, Irun hiri seguruagoa egiten hasteko konpromisoa bete du
Jeltzaleek aurrekontu esparruan lortu duten akordioaren balioa azpimarratu dute, eta akordio horren helburua hiriari udaltzain gehiago eskaini eta hala, Irun hiri seguruagoa bihurtzea dela adierazi duSegurtasuna beti izan da gure arduretako bat. Bide horretan, EAJ-PNVtik proposamenak egin ditugu, eta duela ia urtebete, 2023ko maiatzaren 9an, udal hauteskundeei begira, udaltzainen plantilla handitzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu genuen. Baita gure hiriko gune gatazkatsuenetan poliziaren presentzia areagotzeko eta hurbileko polizia eredu berri baten gainean lan egiteko konpromisoa ere. Guzti hau, gure hauteskunde programan adierazi genuen gainera, eta hilabeteotan kontzienteki aritu gara lanean.
Gaur, urtarrilak 26, gure hitza bete dugula esan dezakegu. Irunek bizi duen egoeraren jakitun gara, eta horregatik, EAJ-PNVtik, gure hiriko egoerarik zital eta zailenetako bati erantzuten hasteko asmoz, 2024ko Aurrekontuen negoziazioan mahai gainean jarri genituen segurtasunaren eta bizikidetzaren gaia. Hala ba, Udaltzaingoaren langile kopurua handitzeko beharra zegoela adierazi genuen eta konpromiso horren alde lanean aritu gara. Ekimen hau joan den abenduan, Udal Gobernuarekin adostea lortu genuen. Horrela, bada, laster, 2025., 2026. eta 2027. urteetan agente plazen gehikuntza progresiboa txertatuko da Enplegu Publikoa Antolatzeko Planean. Horretarako, hiru urteko plantillan beharrezkoak diren aurrekontu izendapenak gauzatuko dira. Gainera, urte horietan Udaleko Lanpostuen Zerrendan (LPZ) dagozkion plazak ere atxikituko dira.
Lehen ekintza hau ibilbide zabal bateko alor txiki bat da, hortaz, aurrera egiten jarraitu beharko dugun bidea da, noski, Irungo herritarrei merezi eta nahi duten hiri hori eskaini ahal izateko. Izan ere, EAJ-PNVtik uste dugu gure hiriko segurtasuna eta bizikidetza lehen mailako kontua direla, eta horregatik honen inguruan lanean jarraituko dugu, hau hobetzen eta behar direnak proposatzen. Aurretiaz aipatu izan dugun bezala: Urrats txikiak gaur... biharko konponbide handiak. Gaur gailentzen dugun ekintza hau, beste askoren lehen urratsa izango da.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31