Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EH Bilduk ez ditu elkarlanerako bideak zabaldu, ez du elkarlanerako borondaterik
Jeltzaleek elkarlanean aritzeko borondatea dute, baina EH BILDUri jarrera aldaketa eskatzen dioteBergarako EAJ PNVk 2024ko urtarrilaren 10ean 12 proposamen mahai ganeratu zituen; guztiak beharrezko proiektuak gure herriak aurrera jarrai dezan, guztiak egingarriak kudeaketa zorrotza egiten bada.
12 proposamen horietatik bi bakarrik onartu ditu eta beste bi martxan omen daude; “baina guk ez dugu inongo berrik, nahiz eta informazioa behin eta berriz eskatu izan” Lete bozeramailea. Jeltzaleen ustez argi geratzen da gobernuaren borondate falta akordioetara iristeko. Izan ere, legealdi hasieratik “oposizioa aintzat hartzeke gobernatzen ari dira, eta baditugu horren inguruko hainbat adibide”.
Gardentasuna eta oposizioarekiko informazio falta nabaria da. Onartuko diren aurrekontuen inguruan, hainbat eta hainbat informazio ez dugu jaso, esaterako: “eginda “omen” dagoen hirugarren adinaren gaueko zerbitzuaren inguruko azterketa edota Agorrosin futbol zelaiko proiektuaren egoera”.
EAJ-PNVrentzat, guztia kudeaketaren inguruan, udal gobernuak duen ahuleziaren ondorioa da. Negoziazioak iraun duen bitartean hainbat galdera egin ditugu eta gaur da eguna oraindik hainbat erantzun jaso gabe jarraitzen dugula.
Adostasunak lortzeko lan egin dute jeltzaleek, baina “ateak itxi dizkigute, gehiengo osoz gobernatzen baitute”. EH BILDUK ez du EAJrekin elkalanerako biderik zabaldu edota borondaterik azaldu, edozein kasutan aurrekontuen gure bozka kontrakoa izan arren, elkarlanean aritzeko borondatearekin jarraituko dugu, hori bai, Udal gobernuari jarrera aldaketa bat eskatzen diogu.
Proposamenak:
1.- Elementaleko eraikin zaharra: elementala ekipamendu kulturala bihurtzea. Talde guztien elkarlanerako topalekua eta sorkuntzarako espazioa sortzea. Proiektua 60.000euro
2.- Jubilatuen etxea, San Joxepe elkartea: aski ezaguna da elkarteak bizi duen espazio falta. Horregatik, elkartea haunditzea beharrezkoa da, aukerak aztertu, elkartearekin elkarlanean proiektua idatzi, 2025ean exekutatzeko. Partida zehatza: 50.000euro
3.- Hirugarren adina: Arin zentrua zabaldu ondoren eta 2023an gaueko zerbitzua ezartzearren beharra aztertzeko konpromisua hartu zen, 2022an sinatutako aurrekontuetarako akordioan. Akordioa betetzea eskatu dugu.
4.- Agorrosin bigarren fasearen proiektua. 2023an idatziko zela esan zuen Udal gobernuak eta ez du bere hitza bete, horregatik proiektuaren idazketa elkarlanean egitea eskatu dugu. Partida 50.000€
5.- Martoko eta Zubiaurre kaleen berrurbanizazioarekin jarraitzeko prozesua martxan jartzea proposatu dugu. Partida: 50.000euro
6.- 2023ko aurrekontuen lanketan Simon Arrieta berrurbanizatzea eskatu genuen eta ez du ezer egin EH BILDUKo udal gobernuak. Horregatik, konpromisua betetzea exijitu dugu. Partida: 40.000euro
7.- Bergarak behar duen mugikortasun plana martxan jartzea proposatu dugu. Partida: 50.000euro ( HAPOaren BARRUAN SARTUKO DELA IZAN DA ERANTZUNA)
8.- Ibilgailu elektrikoentzako 2 karga puntu, 4 kotxeentzat, ipintzeko. 30.000€ (Onartu du Gobernuak. Foru Aldundiaren erosketa poltsara atxikitu omen da udala)
9.- Landa -lurzoruaren lurzailen geolokalizazioa egiteko (kartografia digitala). Partida 60.000€, 2024 urtean.
10.- Alokairurako diru-laguntzak kopurua igotzea. Partida: 50.000 euro (Onartu du Gobernuak)
11._ Adikzioen partida jaitsi egin da 10.000eurotan. Diru hori beste adikizio batzuek lantzeko erabili, hau da, partida berria 10.000eurokoa, jokuetako adikizioak, gazteen mugikorretako adikzioa, mugikorraren erabilerak atzeratu eta egoki erabiltzeko programak, pornografia… (Onartu du Gobernuak)
12.- Datozen urteetan udalean langile asko jubilatuko direla ikusita azterketa bat egitea proposatu dugu. Gaur egungo egoera aztertuz eta etorkizuneko egoera aurreikusiko duena; alegia, datozen 5/10 urteetan zein postu jubilatuko diren eta postu horren azterketa eta moldaketa balegokio. Datorkigun egoerari aurre hartu beharra dago. Partida: 20.000euro
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31