Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bidezko bizikidetzan, zapalketarik inola ere ez
Zestoako elizaren etxe bat –Elizondo–, iazko otsailean Zestoako Gazte Asanbladak hartu ondoren arazoa auzibidera heldu delarik, herrian sortu den egoeraren aurrean eta Gipuzkoako zenbait herritan izan diren jokabideak direla eta, Zestoako EAJk zera adierazi nahi du:Gaitzesgarria da, ez delako zuzena, besteren jabetzakoa den etxe edo dena delakoa inork ez inolako antolakundek beretzako hartzea, beste gabe eta jabearekin ados jarri gabe okupatuz edo bereganatuz, kasu honetan Zestoako eliz-parrokiaren Elizondo etxea.
Onartezina da, era berean, jendea beldurtzeko mehatxu giro bat ereitea eta kaltea egitea Zestoako parrokian eta inguruko elizetan, adibidez Arroagoia, Arroabehea eta Aizarnakoan, hala nola Gipuzkoako beste herri batzuetan, parrokietako hormetan pintadak eginez, ateak katez eta giltzarrapoz itxiz edo sarrailak silikonaz zigilatuz.
EAJk elkartasuna adierazi nahi die jokabide bidegabe hauek jasan dituzten Zestoako kristau elkarteari eta beste herri eta auzoetakoei; era berean, zestoarrei argi adierazten diegu EAJko gizon-emakumeek, gure aurrekoek bezala, orain ere ez dugula onartuko jokaera zapaltzailerik gure artean.
Aldi berean, EAJK Gazte Asanbladari eskatzen dio amaitzeko okupazio ekintza hori eta ateratzeko parrokiarena den etxetik, eta ez jarraitzeko Zestoan bertan eta Gipuzkoako beste lekuetan kristau elkarteen, eta azken batean, herritarren askatasuna urratzen.
EAJk zestoarrei esan nahi die, euskal esaerak dioen bezala, ez dagoela txapel batekin bi buru estaltzerik, alde bati bai esanez eta besteari ere arrazoi emanez, eta EH Bilduk eta alkateak duten jarrerak haizea ematen diola Gazte Asanbladaren okupazioari, elizaren jabetza errespetarazteko bere esku dagoena ez egiteagatik.
Guztionak diren eskubideak eta eginbeharrak ahulduz gero eta bidezkoak ez diren jokaerak zuritzen badira, argi ondorioekin. Eusko Alderdi Jeltzalean ez ditugu inoiz onartu totalitarismoak, ez eskuinekoak ez ezkerrekoak, ezta abertzaleak ere, nahiz eta sasi-eskubidez mozorrotu. Orain ere aurre egingo diegu, salatuz eta guztiontzako bizikidetza zuzena eta baketsua defendituz.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31