Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Herritarren Partaidetzaren aldeko apustua bermatu du eta Larreaundiko Auzo Elkarterako laguntza lortu izana ospatu du
EAJ-PNVtik gertaera garrantzitsu bat iragarri nahi dugu, gure hiriko hiritarren parte-hartzearekin dugun konpromiso etengabearekin eta baita Auzo Elkarteen indartzearekin lotuta dagoena. Abenduan udal-gobernuarekin izan genituen aurrekontu-negoziazio emankorrei esker, gure komunitatearen eta herritarren parte-hartze aktiboari gure taldeak emandako babes irmoa islatzen duen ekimen bat onartzea lortu genuen.Proposamen hori 22.000 euroko zuzkiduraz gauzatu da, Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkarteak lokal berri bat izatera bideratua eta antolatzen dituzten jarduerak gauzatzeko beharretara egokitua. Elkarteak berak adierazitako eta frogatutako premiei zuzenean erantzuten dien neurria da hau, gaur egungo egoitzak espazio-mugak eta baldintza urriak baititu. Onetsitako zuzenketa hau, elkartearentzako urrats esanguratsua da egun dituzten baldintzak hobetzeko eta elkartearen jarduera eskaintza handitzeko. Eta horrela, irundarren parte-hartzea modu egokian sustatzeko. Azpimarratzekoa da, gainera, elkarte honen zuzendaritza berria, hiriko beste hainbat bezala, etengabe ari dela lanean auzoa aktibatu, aberastu eta indartzeko.
Era berean, EAJ-PNVtik gure taldeak udal gobernuarekin duen lankidetza eraikitzailearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, Irungo bizi baldintzen hobekuntzarekin dugun konpromisoa berretsiz eta auzokideen elkarteek tokiko gizarte sare osasuntsu eta indartsu bat eraikitzeko berebiziko garrantzia dutela sinetsiz.
Azkenik, azpimarratu behar da ekintza hau gure taldearen ikuspegi zabalenaren barruan kokatzen dela, hau da, lotura komunitarioak sendotzea eta herritarren parte-hartzea erraztea auzo-elkarteen bitartez. Hala ba, EAJ-PNVtik elkarrizketa, inklusioa eta lankidetza sustatzen dituzten ekimenekin dugun konpromiso etengabea berresten dugu, komunitate sendoagoak eta kohesionatuagoak eraikitzeko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31