Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udal kudeaketak, klima aldaketaren aurkako borrokan, eragile eraginkorra izan behar du
Irungo udal talde jeltzaleak 2024ko Aurrekontuak, Irun klima aldaketak eragingo dituen erronka berriei aurre egiteko prestatzen lagunduko duten ekimenak barneratzea lortu duEAJ-PNVk 2024ko aurrekonturako hainbat ekimen landu, planteatu eta adostu ditu. Besteak beste, bizi dugun klima aldaketaren errealitateari erantzuten diotenak eta baita gure hiria datozen aldaketa berri horietarako prestatzea helburu dutenak ere. Esaterako, 15.000€ko zuzenketa bat txertatzea lortu dugu aurrekontu proiektuan, Aterpe Klimatikoen azterketa bat osatu eta hala, gurean aurkitu daitezkeen bero irletan, bereziki, lorategiak eta zuhaitzak areagotzeko.
Babesleku klimatikoak, itzalaz eta ur freskoaz gozatzeko guneak dira, baita erosotasun termikoa duten eta herritarrei lasai eta atsegin egoteko baldintzak eskaintzen dizkion natur zein hiri guneak ere. EAJ-PNVtik badakigu, gaur egun identifika daitezkeen aterpe klimatikoak, epe laburreko irtenbide bat dela eta, horregatik, gure hiriko hainbat gune hozteko eta klima-aldaketara egokitzeko estrategiak ezartzea ere planteatzen dugu, adibidez, espazioak birnaturalizatuz.
Klima aldaketak pertsonen osasunean, ohituretan, naturan, elikaduran eta espezieen kontserbazioan eragin zuzena du, eta hau hala izanik, landu ditugun ekimen guztiek erronkari erantzun tinko bat eman eta gure hiria prestatzen hastea dute helburu. Halaber, proposamen guzti hauek, Eusko Jaurlaritzak 2019ko uztailaren 30ean formalki adierazi zuenean kokatzen dira, hau da, klima- eta ingurumen-larrialdi egoeran. Helburu argia duen adierazpena da hau gainera; karbono-lurralde neutroa eta gizarte erresilienteagoa lortzea.
Errealitate honi aurre egiteko borroka hau, mundu mailako erronka bat da, eta denei dagokie aurrera egitea eta honen alde lan egitea, batez ere hurbilen dauden erakundeei, hauek hiriaren eta herritarren eskaerak eta beharrak hobeto ezagutzen baitituzte. Horregatik, gure hiriari, Iruni, dagokionez, udal kudeaketak parte aktiboa izan behar duela uste dugu, dagoeneko hemen dagoen errealitate honi aurre egiteko. Betiere, erakunde bakoitzak dituen eskumenak kontuan hartuta eta errespetatuta.
Esaterako, 2023ko uda, erregistroak daudenetik izan den hirugarren beroena izan da, baina baita XXI. mendeko hirugarren udarik euritsuena ere. Gainera, AZTIren datuen arabera, Kantauri itsasoaren mailak 1,5etik 3,5 zentimetrora egin du gora, hamarkada bakoitzean 1990etik hona. Eta horrek ere zuzenean eragiten dio Iruni.
Gure udal taldetik beti azpimarratzen dugu Irunek etorkizunera begiratu behar duela, eta epe ertain-luzeko egoerak aurreikusi eta hauen aurrean erantzun egoki bat emateko prestatu behar dela. Eta horrek, behar dugun eta guztiok nahi dugun Irun hori eraikiko duten ekintzak eta ekimenak proposatzea eskatzen du. Ondorioz, klima aldaketak datozen urteetako aurrekontuetan eta udal-ekintzetan islatuta egon beharko luke. Hau izan da gure asmoa, eta lortu ere lortu dugu. Urrats txikiak gaur... biharko konponbide handiak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31