Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Nestor Basterretxearen 100 urte
EAJ-PNVk artistaren mendeurrena herrian ospatzeko eskaera plazaratu du eta Oteiza eta Basterretxearen lan-etxea berritzeko proiektuaren eta estudioaren egoerari buruzko informazioa eskatu duNestor Basterretxea eskultore eta margolariaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, EAJ-PNV talde jeltzaleak gaur arratsaldean Irungo Udaleko Hiri Bultzada, Kultura eta Euskara Batzordean eskaera bat egin dugu; "artistak Irunekin izan duen harreman estua kontuan hartuta, egoki deritzogu gure hiriak harekiko duen estimua eta esker ona erakusteko oroigarri edo ekitaldiren bat egiteari".
Era berean, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea hamaika urtez elkarrekin bizi izan ziren Irungo lan-etxea birgaitzeko eta eraldatzeko proiektua gogoratu eta mahai gainean jarri ditu talde jeltzaleak. Mugarte ekimenaren barruan kokatutako proiektua da hau, eta tailer-etxea bi artisten zabalkunderako eta dibulgaziorako kulturgune bihurtzea du helburu, baita mugaz gaindiko abangoardiako sortzailei gune berri bat eskaintzea ere. Hala ere, eta zoritxarrez, duela urte batzuk eraikina berritzeko eta egokitzeko lanei berriro ekingo zitzaiela esan bazen ere, eraikin horrek abandonatuta eta oso egoera txarrean jarraitzen du oraindik.
Oteizak eta Basterretxeak Luis Vallet arkitektoarekin batera 1956an Iparralde etorbidean kubo moduan eraikitako eraikin hau, hamarkada batez baino gehiagoz bi artisten gune neuralgiko izan zen. Baina hauek biak joan ondoren, eraikinak hainbat administrazio- eta ostalaritza-negozio hartu izan zituen, alterne-klub bat barne, eta, azkenean, bertan behera geratu zen, abandonatuta eta hondatuta geratu arte.
EAJtik badakigu Udalak egituraren azterketa bat enkargatu zuela, egun eraikin horrek duen egoera zehazteko. Hori dela eta, azterlan horri buruzko informazioa eskatu dugu, bai eta hiriaren onerako, proiektuari lehenbailehen ekin eta bide eman diezaiotela ere. Eta zer hobe, bertan bizi izan zen artista baten mendeurrena baino une hobea.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31