Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/01/16

Bidasoa irundarrei hurbiltzeko apustua berretsi du EAJ-PNVk

Talde jeltzaleak, pozik hartu du Udal Gobernua Juan Thalamas Labandibarreko azken etxea eskuratzeko akordioa lortzear egotea
Bidasoa irundarrei hurbiltzeko apustua berretsi du EAJ-PNVk

Urteetako atzerapenaren ondoren, eta atzo Hirigintza Batzordean eskaini zitzaigun informazioa eta gero, Juan Thalamas Labandibarren zutik dagoen azken etxebizitza eskuratzeko eta erosteko akordioa lortzear dagoela jakiteak pozten gaitu. Behobiarako errepidean dagoen etxebizitza honek orain urteak egon behar zuen eraitsita, bide hori behar bezala egokitzeko eta osatzeko. Aspalditik espero genuen urratsa da eta etengabe egin dugu lan horretan. Itxaronaldiak, erreklamazioak, esku-hartzeak, eskaerak, Osoko Bilkuretan partida ekonomikoak, Kreditu Aldaketak eta jabeekin izandako elkarrizketak… baina, eguna iristear dela jakiteak, gogobetetzen gaitu.

Are gehiago, komeni da gogoraraztea, eraikina ofizialki eskuratu eta eraitsi ondoren, Udalak bertan dagoen espaloia osatu ahal izango duela, eta hala irundarrek inguru horretan egoki mugitzeko aukera izango dutela.

Azken Porturen eremu honen antolamendua izango denaren amaieraren hasieran gaude. Funtsezko jarduera Bidasoa herritarrengana hurbiltzeko eta horrela haren ertzaz gozatzeko aukera edukitzeko. EAJ-PNVtik gure Bidasoa ibaiaren ertza aprobetxatzearen, babestearen eta goraipatzearen aldeko apustua egiten dugu, oso gune natural sentibera eta preziatua baita, historia handikoa eta hiriaren sarreretako batetik gertu dagoena.

Amaitzeko, azpimarratu nahi genuke irundarrek hiriari eta etorkizunari buruzko planteamendu bat eskatzen dutela, ikuspegi orokor bat, Bidasoa gure hirian integratuz. Norantz goazen eta nola egingo dugun jakin nahi dute irundarrek. Eta hori da, EAJ-PNVtik egiten ari garena; denbora daramagu Irun atseginago, jasangarriago eta bizi-kalitate handiagoko baten alde lanean, bere bertuteak aprobetxatu eta indartuko dituena. Eta urte hauetan guztietan etorkizuneko proposamen argia egin dugu, pertsonen ongizatea lehenesten duena eta adituekin, hiriko eragileekin eta Irungo herritarrekin landu duguna.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube