Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Presa I-eko etxebizitzen obrak irauten duen bitartean, aparkatzeko beste aukera bat eskaini behar da
Joan den astean iragarri zen Presa I eremuan etxebizitza publikoak eraikitzeko obrak hasiko direla. Oso albiste ona da, baina udal gobernuak ez du aukerarik proposatu sortuko diren aparkaleku arazoak arintzeko. Inguruko bizilagunak eta Biteri eskolako familiak izango dira kaltetuenak.EAJ-PNV udal taldeak erakunde publiko zein pribatuekin (aireportua, inguruko supermerkatuak, beste erakunde batzuk) elkarrizketak hastea proposatzen dio udal gobernuari, obrak dirauen bitartean aparkaleku publiko gisa espazioak erabiltzeko aukera baloratzeko. Era berean, Zumardiko eremua antolatu ahal izango litzateke, eta gune bat Alde Zaharreko biztanleentzat soilik izango litzateke. Horrela, Presa I-eko obrak hasi bezain laster sortuko den aparkaleku- eskaerari berehalako irtenbidea eman ahal izango zaio.
Era berean, Biteri eskolara autoz iristen diren familientzat aparkaleku bat erreserbatzeko aukera aztertzea gustatuko litzaiguke. Beste eskola-ingurune batzuetan oso ondo funtzionatzen ari diren “Muxu eta agur” guneak, Biteri kalean eta Zezen Plazan egokitu litezke.
Aparkaleku gehiago eta egoiliarrentzako guneak
Herritarrei bide publikoan aparkaleku gehiago eskaintzeko, hainbat kale antolatzeko proposamena landu dugu. Laster aurkeztuko eta zehaztuko dugu lurrazaleko 400 aparkaleku berri inguru sortzeko proposamena.
Gure ustez, hiriko hainbat auzotan bizi direnentzako aparkaleku mugatuak ere zabaldu behar dira: proposamen zehatz bat dugu Mendelu, Amute, Sokoa, Soroeta, Gabarrari eta Portu Auzorako.
TAO ordenantza
Beharrezkoa da, halaber, udalerriko TAO ordenantza eguneratzea eta egungo beharretara egokitzea.
Udal taldeak proposamenak ditu Hondarribian bizi direnentzako aparkalekua errazteko. Hori dela eta, udal gobernuari eskatzen diogu martxan jar dezala lan prozesua, udal taldeek herritarren eskaerei irtenbideak eman ahal izan diezazkieten.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31