Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
"Foru Aldundiarekin batera lana egiteak aukera emango digu Hondarribiko mugikortasuna hobetzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko"
Gaur goizean María Ubarretxena Bide Azpiegituretako Foru Diputatuarekin bildu gara. Aldundiak, Bidasoako trafikoaren eta mugikortasunaren diagnostikoa egiteko eskatu zuen txostenaren datuak aurkezteko antolatu den bileran.Ikerketan, Aldundiaren bide-saretik igarotzen den mugikortasunari eta trafikoari eragiten dioten hainbat puntu aztertu dira. Hondarribiarentzat alderdi interesgarrienen artean honako hauek nabarmentzen dira: Amute eta Mendelu arteko mugikortasuna hobetu dezaketen konponbideak, GI-636 errepidea Hondarribitik igarotzean hobekuntzak, aireportuko errepidean bidegorri bat eraikitzeko aukerak aztertzea eta Zubietako etorkizuneko Campus Teknologikora sartzeko aukerak aztertzea, enpresa berriak ezartzeak trafikoa handitzea ekarriko baitu.
Gonzalo Carrionek eskerrak eman dizkio Foru Aldundiari gaur egun hondarribitarrei eragiten dieten mugikortasun-arazoak konpontzeko erakutsitako jarreragatik. "Aurreko legealdian lan- mahai bat jarri genuen martxan Mendeluko bizilagunekin, eta haien eskaeren puntu garrantzitsuenen artean mugikortasunarekin lotutakoak nabarmentzen ziren. Eskerrak ematen dizkiogu diputatuari egindako lanagatik, eta haren esanetara jartzen gara egungo egoera hobetzeko ekintzak abian jartzeko bidean aurrera egiteko”.
Ildo beretik, María Ubarretxena foru diputatuak nabarmendu du “harreman estuarekin jarraitu eta Hondarribirentzat zein Gipuzkoa osoarentzat garrantzitsuak diren erronkei erantzungo zaiela legealdi honetan, lankidetzaren eskutik, “Bidasoaldea estrategikoa baita lurralde ikuspegitik eta hondarribitarren behar eta eskaeretatik gertu egon nahi dugulako Aldundian”.
EAJ udal taldeko kideak erakundeekin elkarlanean jarraituko dugu hondarribitarren eskariei irtenbideak eskaintzen jarraitzeko. Ziur gaude lankidetza eta elkarlana direla aurrera egiteko formula, eta interes berezia jarriko dugu horretarako aurkezten zaizkigun aukera berrien aurrean.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31